
Azoka ðð Asteburuan ospatuko da Erdi Aroko azoka Ordizian. Atzera begirako bidaia hori Urdaneta itsasgizona gogoratzeko ere baliatuko dute. Espezien azoka izango da horren lekuko.
Espezien azoka, usain eta kolore
iñaki gurrutxaga
Datorren larunbat eta igandean 500 urte atzera egingo du Ordiziak. Erdi Aroko azoka ospatuko dute, herriguneak garai hartako kutsua hartuko du, eta Andres Urdaneta zientzialari, kosmografo eta itsasgizona ere gogoan izango dute. Munduko Espezien azoka da aurtengo berrikuntza. Garagartza Plazan egongo da ikusgai bi egunetan, eta espezie horiekin egindako hainbat platera dastatzeko aukera egongo da. Igandean, herriko elkarte gastronomikoetako ordezkariak ariko dira lan horretan.
Antolatzaileen esanetan, Urdaneta izan zen espezieak Europara ekartzeko itsas-bidea ireki zuena. Erdi Aroan egundoko garrantzia hartu zuen espezieen erabilera eta komertzializazioak, eta munduko potentzia nagusiek merkataritza bideak ireki nahi izan zituzten komertzio horren kontrola lortzeko. «Azkenean, ordiziar bat, Andres Urdaneta izan zen Europa eta Asia Itsaso Barearen bitartez lotzen zituen itsas-bidea aurrenekoz zabaldu zuena».
Ez da, ordea, nobedade bakarra izango. Euskal Herriko itsas ondarea zaindu eta zabaltzeaz arduratzen den Albaola elkarteak Basotik itsasora izeneko erakusketa ekarriko du Ordiziara. Erakusketa horrek barnealdeko eskualdeen eta kostaldekoen arteko lotura erakusten du. Garai hartan, basoetako zuhaitzak erabiltzen zituzten itsasontziak egiteko.
Itsasontzi baten eraikuntza
Igandean, Barrenako parkean, itsasontzi baten eraikuntza irudikatuko dute. Basora egur bila joaten zireneko bidea irudikatuko dute, eta bai basoan zein ontzioletan itsasontziak egiteko erabiltzen zituzten teknikak erakutsiko dituzte Albaolako kideek. 18:00etan izango da hori.
Italiako Storici Sbandieratori delle Contrade di Cor taldea ere Ordizian izango da, kalea girotzen. Italiako errenazimenduan oso ohikoa zen bandera mugitzea irudikatuko dute. Hori guztia akrobaziekin, eta tronpeta eta danbor doinuekin uztartuko dute.
Gainerantzean, bere horretan eutsi diote festaren oinarriari antolatzaileek. Herrigunea, Plaza Nagusia eta Garagartza Plaza izango dira ferialekuak, eta garai hartako lanbide eta bitxikeriak gertutik ezagutzeko aukera ere izango da.
erdi aroko azoka
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Hitzaldia
Mari Karmen Garmendiaren 'Gizartea eta hezkuntza' hitzaldia
ORDIZIA, Ordiziako Jubilatuen egoitzan - 2008-11-20
Mahai-ingurua
Txirrindularitza aztergai
ATAUN, Aizkoate elkartean - 2008-11-21
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.