Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko azaroak 20, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Lazkao ðð Aurreneko aldiz 2000. urtean antolatu zenetik, San Benito ikastolako lan-talde bat arduratzen da Elkartasun Asteko prestakuntzez.

Taldelanaren arrakasta

san benito ikastola

Elkartasun Astea 2000. urtean hasi zen antolatzen Lazkaon. Hasieran Elkartasun Jaialdia bakarrik egiten zen, Gabonetako egitarauaren baitan. Plazan, frontoian eta ikastetxean egin izan da jaialdia; gero ikasturte amaierara pasa zen, aparteko ekitaldi bezala bereiztu nahian.

Rwanda Elkarteak Gihara izeneko Ruandako herriari laguntzeko ekintza desberdinak antolatu izan ditu azken urteotan, eta ikastolarengana jo zuten beraien helburuak aurrera eraman ahal izateko talde lanean. Gihara eta San Benito ikastolaren harremana sortu zen. Giharako eskolako zuzendari Makelle Mukazitonirekin harremanetan dihardute urtean zehar eta ikastolak ere proiektuan parte hartzen du.

Urte batzuetara, proiektu horren inguruan beste ekintza batzuk ere bil zitezkeela ikusi zen, helburuak hobeto beteko zirela, eta aste osoa antolatzen hasi ginen: antzerkiak, erakusketak, jolas internazionalak, hitzaldiak, kontzientziatze eztabaidak, diapositiba emanaldiak... Gainera Udalak ere diru laguntzak bideratu eta bitartekari lanak bete ditu: Elkartasun Asteko kartelak prestatu, aulkiak jarri, oholtza muntatu, Rwanda Elkartearen proiektua bultzatu... Eta, horrez gain, urtean zehar ikastolan Gabonetan eta Santa Ageda egunean eginiko kantaldietan ateratako dirua ere Giharara bidaltzen da Rwanda Elkartearen bitartez.

Helburu nagusiak

Helburu nagusia herrialde horretan sortzen ziren behar desberdinei erantzutea da, ahal den neurrian, eta herrian kontzientziatze maila bat lortzea, solidaritatearen, gizarte desberdintasunen eta errespetuaren inguruan. Aurten Giharako herrian gela berria eraikitzeko erabiliko da bidaliko den diru laguntza, egiten diren ekitaldietan borondatea eskatuko baita.

Urtean zehar gure lanetan eta gure bizitzetan nahiko murgilduta egoten gara, eta aste honekin nolabaiteko geldialditxo bat egitea eskatzen da, munduan dauden desberdintasunen inguruan pentsatzeko eta kontzientziatzeko. Kontzientziatzeak beharra duten herrialdeei laguntzeko zerbait egitea dakar, eta horretan adinak ez duela zer ikusirik pentsatzen dugu. Haurrek, gazteek, helduek eta zaharragoek parte hartu eta lagundu dezakete modu desberdinetan.

Ikastolaren aldetik, curriculumak berak eta giza etikak bultzaturik, ez zuen dudarik egin proiektu honetan sartzeko, araudian agertzen denez, gure hezkuntzaren helburu nagusienetakoa geroko gizartea baloreetan heztea baita. Balore hauen barruan, besteekiko errespetua, solidaritatea, munduaren desberdintasunen aurrean bizitzeko kultura edo jarrera berri bat lantzea... egongo lirateke.

Azken batean, gizarte honetako eragile desberdinen artean mundu hobe eta berdinago bat eraikitzea litzake neurri handi batean helburua. Gure laguntza emateko modu xumea litzake Elkartasun Astea. Baina, nork edo zer gizartek lagundu behar dio zeini? Guk haiei, haiek guri...Talde lan on batean datza arrakastak.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Lehiaketa

Gabonetako XX. krisma lehiaketa
URRETXU, Zumarraga-Urretxun - 2008-11-01

Ikastaroa

Gizonezkoen sukaldaritza ikastaroa
ORDIZIA, Herriko elkarte batean - 2008-11-06

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa