
AHTren aurka elkarretaratzeak egingo dituzte gaur Goierriko zenbait herritan
Goierri
ðð
AHTren lanak egiten hasi diren Ordiziako Mariaratz bailarara martxa egingo dute igandean, 12:00etan abiatuta.
i. gurrutxaga
Ordizia eta Beasain arteko mugan dagoen Mariaratz bailaran AHTren lanak hasi dituztela salatzeko mobilizazioak deitu ditu Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak. Gaur elkarretaratzeak egingo dituzte Goierriko zazpi herritan, eta ondoren herri-batzarrak egingo dira.
Ordizian Malkaskon egingo dute kontzentrazioa, 19:00etan; Beasainen, 20:00etan, Zubimuzu plazan; Urretxun, 20:00etan, Potros plazan; Lazkaon, 20:00etan, plazan; Legorretan, 19:30ean, plazan; Ataunen, 20:00etan, San Martingo plazan; eta Zaldibian burrunbada egingo dute herrian barrena, 20:00etan hasita.
Igandean, obretara martxa
Iganderako Mariaratzeko obretara martxan deitu du AHT Gelditu! Elkarlanak. Ordiziako Zuhaiztitik abiatuko dira 12:00etan. Deitzaileek martxan parte hartzeko gonbita egin diete goierritar guztiei.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Antzerkia
Antzerki emanaldia
LEGAZPI, Latxartegi aretoan - 2008-11-21
Ikus-entzunezkoa
'La banda nos visita' filma
ATAUN, San Gregorioko Elkargunean - 2008-11-21
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.