Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko azaroak 20, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Ordizia ðð Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak dagoeneko badu logoa: 'EBPN 2008-2012 euskara, erabili, elikatu'. Zortzi lan aurkeztu dituzte lehiaketara, eta Azpeitiko Eregi komunikazio enpresak irabazi du.

Ezagutu, erabili, elikatu

iñaki gurrutxaga

Euskararen erabilera bultzatzea da Ordiziako Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak (EBPN) 2008-2012 urteetarako duen helbururik behinena, euskararen ezagutza eta elikadura ahaztu gabe . Helburu hori islatuko duen irudia eta leloa lortzeko logotipo eta lelo lehiaketa deitu zuen Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak aurreko apirilean. Zortzi lan aurkeztu dituzte denera, eta horien artetik, Azpeitiko Eregi Euskara eta Komunikazio enpresaren lana aukeratu du epaimahaiak: EBPN 2008-2012 euskara erabili, ezagutu, elikatu.

Epaimahaiaren iritziz, Eregin enpresaren lanak «ondo» islatzen du EBPNren helburua, euskararen erabilera sustatzea. «Hori ez ezik, aintzat hartu ditugu aurkeztu duten proposamen grafikoaren kalitatea eta berrikuntza, eta baita euskarri desberdinetan erabiltzeko duen funtzionaltasuna ere».

Eregi enpresako Leire Larrañga eta Iñaki Martinez, eta Garbiñe Mendizabal euskara teknikaria eta Belen Maiza Udaleko euskara zinegotzia izan ziren atzoko ekitaldian. Larrañagaren esanetan, enpresek eta erakundeek euskara eta komunikazio arloan dituzten zailtasunez eta beharrez jabetuta sortutako enpresa da Eregi. Lehiaketaren berri izan zutenean, bi aldiz pentsatu gabe erabaki zuten aurkeztea, haien enpresaren jarduerari lotzen zitzaiolako.

Euskaraz hitz egiteko deia

Maizaren iritziz, hizkuntzak gizarte guztiaren altxor izateaz gain, komunikazio-tresna dira, eta erabiltzen diren neurrian, «komunikaziorako gaitasuna eta biziraupena erakutsi eta ziurtatzen dute». Gaztelera eta euskara hizkuntza ofizialak izanagatik, euskaraz bizi nahi duten herritarrek ez dituztela erdaldunek dituzten aukera berak uste du. «Hizkuntzarik ahulena izanda, euskara sustatzeari eta indartzeari ekin behar diogu, instituzioen aldetik ez ezik, hiztunen aldetik ere», nabarmendu du.

 

irudia eta leloa



Irabazleek EBPNren hiru oinarri estrategikoak hartu dituzte kontuan logoa egiteko garaian: ezagutza, erabilera eta elikadura. Herritarrei eman diete garrantzia, eta horretarako hiru 'e' irudikatu dituzte, hiru euskaldun elkarrekin berriketan ariko balira bezala.

Burua, ezagutza. Kolore berdea erabili dute. «Beti dago lekua ezagutzarentzat».

Ahoa, erabilera. Kolore gorria erabili dute. «Erabilerak emango dio bizia hizkuntzari». Erabileraren 'e' besteena baino handiagoa da.

Belarria, elikatu. Kolore laranja erabili dute. «Hizkuntza elikatu egin behar da liburu, irrati, egunkari eta halakoen bidez».



 

Euskararen erabilera arlo guztietan bermatzea du helburu EBPNk

Euskara

Udaleko Euskara Zerbitzua hasia da planean jasotzen diren egitasmoak gauzatzen, euskara gizarteratzeko helburuz.

i. gurrutxaga



Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) euskararen zabalkunderako neurriak hartzeko tresna da. Helburu nagusi bat du: euskaraz bizi nahi duten herritarrek gero eta aukera gehiago izatea euskara erabiltzeko, eta euskararen beraren erabilera indartzea maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean.

Hiru lan esparru

2004-2007 EBPNren plan estrategikoa bukatuta, 2008-2012 plana onartu zuen Ordiziako Udabaltzak otsailean, aho batez. Hiru lan esparru edo helburu estrategiko ditu: euskararen belaunaldiz belaunaldiko transmisioak etenik izan ez dezan lortzea da aurrenekoa; euskararen erabilera gizarteko esparru guztietara zabaltzea da bigarrena; eta hirugarrena, euskara bera, komunikazio tresna den aldetik, lantzea eta aberastea.

Euskara Zerbitzua planean jasotzen diren egitasmoak gauzatzen hasia da, eta zeregin horretan leku berezia hartu dute euskara sozializatzea helburu dutenak.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Mahai-ingurua

Txirrindularitza aztergai
ATAUN, Aizkoate elkartean - 2008-11-21

Festak

Eleganteen Eguna
ORMAIZTEGI, Ormaiztegin - 2008-11-22

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa