Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko azaroak 20, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Herri Krosaren 30. urteurrena ardatz hartuta ospatuko dute Korpus eguna

Legorreta

Korpus eguna ospatuko dute bihar Legorretan; krosaz gain ardo dastaketa eta kantaldia izango dira.

arkaitz apalategi

Aurten 30 urte beteko ditu Legorretako Herri Krosak. 1979. urtean aurreneko proba egin zutenetik lasterketa sustraitu egin da herrian, eta gaur egun ehundik gora lagun ateratzen dira korrika urtero; iaz, esaterako, 152 lagunek parte hartu zuten, 142 gizonek eta 10 emakumek.

Proba herrikoia izaki, garaipenak eta markek baino garrantzia handiagoa dute parte-hartzeak eta lagunarteko giroak. Adin guztietako korrikalariak atera ohi dira, batzuk aurrealdean ibiltzeko asmoarekin, baina gehienak helburu proba bukatzea dutenak. Guztira 7,5 kilometroko luzera du Herri Krosak, herrian barrena egiten duten zirkuituan.

Nahiz eta denborari ez zaion halako garrantzirik ematen, bada urtez urte bere marka hobetzen ahalegintzen denik ere. Xabier Miranda lazkaotarra izan da azken bi urteetako irabazlea, eta denborarik onena, 23 minutu eta 59 segundoan. Aurrena helmugaratzen diren korrikalarientzat ez ezik, parte-hartzaile guztien artean zozkatzeko sariak ere izango dira.

Larunbateko proban helduen aurretik umeek hartuko dute korrikarako tartea. 10:30ean hasiko da gaztetxoen proba, eta helduena 11:30ean. Sariak eguerdiko ordubatean banatuko dituzte.

Lasterketa dela-eta herriko trafikoa eten egingo dute ibilgailuentzat, 11:30etik 12:30era bitartean.

Ekitaldiak aurretik eta ondoren

Korpus egunaren inguruan, beste hainbat ekitaldi ere antolatu dituzte Legorretan. Gaur arratsaldeko zazpietan, Musika Eskolako ikasleen kontzertua izango da herri zineman.

Bihar, berriz, arratsalde partean hasiko dituzte festa giroko ekitaldiak. 18:00etan, ardo dastatze txapelketa egingo dute, eta ondoren, herritarren artean banatuko dute ardoa. Merienda izango da segidan, txarangak lagunduta.

Eguna bukatzeko, 23:00etan hasita, Urko Menaia kantarik euskal abestien sorta eskainiko du, jendeak berarekin kanta dezan.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Musika

Beti Argi Musika Bandaren kalejira
ORDIZIA, Ordiziako kaleetan - 2008-11-21

Irteera

Ganbora irteera
ORDIZIA, Ordiziako Mendizaleak elkartetik abiatuta - 2008-11-23

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa