
Aurten 100 lan aurkeztu dituzte AEK euskaltegiak antolatutako XVII. Txiste eta Pasadizo Idatzien Lehiaketara. Hiru txiste onenen egileek bina afariko saria jaso dute.
Umore onenari sariak
maider del olmo
Txisteak kontatzeko abilezia izaten dute batzuek, eta haiek asmatzeko irudimena dute, berriz, beste batzuek. AEK euskaltegiaren lehiaketako irabazleek umore ona dutela, behintzat, erakutsi dute.
Goierri eta Urola Garaiko AEK da antolatzailea, Ordiziako Udaleko Euskara Biziberritzeko Planaren babesean. XVII. Txiste eta Pasadizio Idatzien Lehiaketak baditu saridunak.
Aurten lehiaketara 100 lan aurkeztu dituzte eta horietatik antolatzaileek hiru saritu dituzte, bakoitza bi lagunentzako afari batekin.
Saridunak
Txiste sarituen irabazleak hauek dira: Ordiziako euskaltegiko iluntzeko taldea Herkules, Marilyn Monroe eta Notredameko konkorduna izeneko txistearekin, Aitor Calvillo Zezenak-ekin eta Joxe Antonio Mujika Kolakao, Ostia!! txistearekin.
Sari-banaketa herenegun egin zuten Ordiziako kultur etxean. Sarituetako bi txistea kontatzera ere animatu ziren, Karmele Santoyo AEK-ko irakaslea eta Aitor Calvillo AEK-ko arduraduna. Joxe Antonio Mujika oporretan zenez haren bilobak jaso zuen saria.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Ikastaroa
Garaiko produktuekin sukaldean aritzeko ikastaroa
ORDIZIA, Ordiziako Itxaropena elkartean - 2008-11-11
Festak
Eleganteen Eguna
ORMAIZTEGI, Ormaiztegin - 2008-11-22
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.