Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko azaroak 20, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Euskararen erabilera sustatzeko uda ikastaroak egingo dituzte haurrentzat

Legazpi

Hilaren 30era arte eman ahal izango dute begirale izan nahi dutenek izena, ekainean egingo baitute ikastaroa.

miriam luki

Udako ikastaroak antolatu ditu Legazpiko Udalak aurtengo oporretarako. Uztailean izango dira urtero bezala, eta ikastaroen helburua «opor garaian eta opor giroan haurren artean euskararen erabilera bultzatu eta indartzea» da, udaletxetik dioten arabera. Izena emateko epea maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, eta ikastetxeetan daude matrikula-orriak.

Eskolaz kanpo haurren arteko harremanetan euskararen erabilera handitzea helburu izanik, bi eta bederatzi urte bitarteko haurrek eman ahal izango dute izena.

Udalekuak uztailaren 1etik 24ra bitartean iraungo du eta 09:30etik 12:30era hartuko dituzte haurrak, egunero. Haur Hezkuntzako lehenengo mailako haurrak (2-3 urte) Latxartegin izango dira, bigarren eta hirugarren mailakoak (4-5) Domingo Agirre ikastetxean. Lehen Hezkuntzako lehen, bigarren eta hirugarren mailetakoak Domingo Agirre eskolan bilduko dira.

Matrikularen zenbatekoa

Seme-alaba bakarragatik 30 euroko matrikula ordaindu beharko dute gurasoek, bigarrenagatik 15 euro, eta hirugarrenetik aurrera doan izango da.

Matrikularen dirua ez da ikastetxean ordaindu beharko. Udalak zenbatekoa familia bakoitzari matrikula-orrian ipintzen duten kontu korronte zenbakitik kobratuko dio. Iaz emandako kontu korronte zenbaki bera bada, ez da zenbakia berriz eman beharrik.

Izen-emate epea igaro eta gero ez dituzte haur gehiago onartuko, epez kanpo izena ematen duten haurrak egokitzen zaizkion taldeetan tokirik badago soilik onartuko dituzte.

Ikastaroa hasi aurretik bilera informatiboak egingo dituzte gurasoekin. Informazio gehiago nahi izanez gero udaletxeko euskara zerbitzura jo daiteke.

Begiraleak

Uda ikastaroetan begirale izan nahi duten gazteek ere izena eman dezakete, maiatzaren 30era bitartean horiek ere. 18 urtetik gorakoak eta legazpiarrak izan behar dute nahitaez. Euskaraz ondo jakin eta hitz egin beharko dute.

Baloratuko dutena, besteak beste, aisialdiko zuzendari titulua , begirale titulua eta EGA edukitzea da. Izena udaletxean eman behar da, horretarako NAren fotokopia eta tituluen frogagiriak eraman beharko dituzte.

Begiraleek prestakuntza ikastaroa egin beharko dute, nahitaez, ekainaren 14an.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Ikastaroa

Gizonezkoen sukaldaritza ikastaroa
ORDIZIA, Herriko elkarte batean - 2008-11-06

Ikus-entzunezkoa

ikusentzunezkoa
ZUMARRAGA, Zelai Aristi aretoa - 2008-11-21

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa