
Alkartasuna Lizeoak Hezkuntza Sailaren ituna salatu du
Hezkuntza
ðð
Astearterako bilera deitu dute Beasaingo institutuan, ikastetxearen etorkizunaz hitz egiteko.
erredakzioa
Alkartasuna Lizeoko Guraso Elkarteak bilera deitu du maiatzaren 27an, 18:00etan, Beasaingo Institutuan. Guztira 500 familiari zabaldu diete mezua, han elkartuko baitira Hezkuntza Saileko arduradun guztiak Alkartasuna Lizeoaren etorkizunaz hitz egiteko.
Bilera deitu dutenek adierazi dutenez, «Beasaingo herriak eta herritarrek sortutako Alkartasuna Lizeoa Ikastola ikastetxe publiko bihurtu zen orain 12 urte, ezinbesteko baldintza batekin: Alkartasuna Lizeoa Ikastolaren nortasuna, hezkuntza proiektua eta kokapena mantentzea, garatzea eta indartzea. Hezkuntza Sailak ezinbesteko baldintza hori onartu eta hitzartu egin zuen orduko gurasoekin eta irakasleekin Alkartasuna Lizeoa Ikastola ikastetxe publiko bihurtzeko. Baina emandako hitza jan du Hezkuntza Sailak», diote.
Hamabi urte hauetan Hezkuntza Sailak Beasaingo herriarekin hitzartutakoaren aurka jokatu duela uste dute, «egoera mutur-muturreraino eramateraino», erantsi dute. Besteak beste, 12 urtean ez dela ikastetxearen oinarrizko berrikuntza eta egokitzapenik egin salatu dute, eta horren ondorioak agerikoak direla: ikasgelak falta dira, eraikuntzak oinarrizko segurtasun arauak ez ditu betetzen, jangela gainezka dago, oinarrizko azpiegiturak falta dira.
Hezkuntza Sailaren dekretua
«Eta soka luze horren azken korapiloa etorri da orain: dekretu bat argitaratzeko mehatxua egin digu Hezkuntza Sailak, Alkartasuna Lizeoaren hezkuntza proiektua desagertaraziko duena, batetik, Alkartasuna Lizeoaren hezkuntza proiektuari Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) osoa (12-16 urte) kendu egingo litzaioke dekretuz, Beasaingo gainontzeko ikastetxe publikoekin uztartzeko; eta, bestetik, Haur Hezkuntza (HE) eta Lehen Hezkuntza (LH) osoa (2-12 urte bitartekoak) Beasaingo gainontzeko ikastetxe publikoekin uztartzea proposatu du Hezkuntza Sailak.
Sinadura-bilketa
Egoera horren aurrean Alkartasuna Lizeoko Guraso Elkarteak guraso guztiei egoeraren berri ematea erabaki du batetik. Bestetik, Hezkuntza Sailaren asmoen aldeko eta aurkako sinadurak eskatzea ere aurreikusi dute.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketa
Gabonetako Postalen erakusketa
LEGAZPI, Kultur etxean - 2008-12-19
Erakusketa
'Kanabisa. Jakin behar dena' erakusketa
ORDIZIA, Barrena kultur etxean - 2009-01-08
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.