
Eskolarteko finalari begira
Goierri
Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan goierritar ugari sailkatu dira ostiraleko finalera.
erredakzioa
Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan sailkapeneko lau saioak bukatu berri dira. Maiatzaren 30ean izango den finalean hainbat goierritar izango dira. Txikien mailan Gema Urteaga beasaindarrak eta Joanes Etxaide zegamarrak Maddi Labaka eta Haritz Mujika (Lasarte eta Asteasu) bertsolariekin batera osatutako taldea (Goierri-Asteasu taldea) Gipuzkoako finalerako sailkatu da Alegiako kanporaketa saioan nagusitu ondoren. Handienen mailan, berriz, Joseba Agirrezabala (Idiazabal), Ainhoa Mujika (Beasain) eta Endika Igartzabal (Gabiria) aritu ziren kantuan, horiek ere Alegiako kanporaketan.
Joseba Agirrezabalak saio polita egin arren ez zuen finalerako txartelik lortu. Bai, ordea, Mujikak eta Igartzabalek. Finalean zortzitik bi goierritarrak izango dira, biak ere kanporaketan saio oso txukuna eginda. Antolatzaileek jakitera eman dutenez bertso saioaren grabazioak Zumarraga-Urretxuko bertso eskolaren webgunean (www.zubertsotan.net) daude.
Juli Bidegain Ormazabal | 2008-05-27
Bat nator aurreko mezuarekin! Urretxu-Zumarran ere goierriko hitza gustora irakurtzen degu, baina goierritar bertsolariak ez al dira Urretxu-Zumarrako bertso eskolakoak? Begiratu Foru Aldundiak zein mugak ezartzen dizkion goierri bailarari.Ea hemendik aurrera honen inguruko albisteetan ez dugun hutsik egiten. Eskerrik asko!!!!!
Sebas Iturriotz | 2008-05-27
Bai, askoz ere goierritar gehiagok hartu du parte aurtengo eskolartekoan: Maiatzaren 9an Elgoibarren: Ane Agirre, Maialen Akizu eta Mirari Arratibel (txikien mailan) Maiatzaren 16an Alegin: Iker Arratibel, Jon Etxezarreta, Jon Mendizabal eta Joseba Salegi (txikien mailan) eta Amaia Iturriotz (handien mailan) Maitzaren 23an Oņatin: Asier Hernandez, Beņat Torres, Eneko Salvador, Jone Alberdi, Leire Akizu, Mikel Iturriotz eta Xabi Araņa (txikien mailan) eta Edurne Plazaola eta Manex Mantxola (handien mailan). Eta finalean zuek aipatzen dituzuenez gain: Ane Agirre, Maialen Akizu eta Mirari Arratibel goierritarrek hartuko dute parte. Ze pentsa emateko albisteak irakurtzen ari gara azken bolada honetan Urretxu-Zumarragan!
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketa
Argazki erakusketa
LEGAZPI, Kultur etxean - 2008-11-07
Ikastaroa
Garaiko produktuekin sukaldean aritzeko ikastaroa
ORDIZIA, Ordiziako Itxaropena elkartean - 2008-11-11
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.