Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko azaroak 20, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Eurokopako txapeldun da Zuma GH taldea, Suediari irabazita

Beasain

Finalean Jakes Gibelaldek eta Iker Ramirezek sartutako gol banarekin lortu dute garaipena (2-0).

maider del olmo

Onenetan onenak izan dira Beasaingoak. Eurokopa irabazi dute Suitzan futbol 7ko Zuma GH taldekoek. Finala Suediaren aurka larunbatean jokatu zuten, 2 eta 0 irabaziz. «Ikaragarria izan da», zioen atzo Koldo Zaldua taldekideak, artean bidaian zirela, etxerako bueltan autobusez.

Futbol 7ko jokalariak lehengo astean Eurokopa jokatzera Suitzara joan ziren. Guztira zazpi selekzio lehiatu dira, eta Beasaingoek Espainiako selekzioa ordezkatu dute. Europako zazpiko futboleko talde onenak elkartu dira Suitzan, UEFAk antolatutako Eurokopa jokatzeko. Selekzio hauek jokatu dute Kopa: Suitza, Italia, Herbehereak, Suedia, Austria, Alemania, Frantzia eta Espainia.

Indarrez hasi ziren

Txapelketako lehenengo partida ostiralean jokatu zuten Italiaren aurka. Indarrez hasi ziren. Beasaingo taldea 4 eta 0 hasi zen partida irabazten, baina aurkariek buelta eman zioten neurketari eta azkenean partidaren bukaeran emaitza berdinketa izan zen, launa. Koldo Zalduaren esanetan, «gertaera hark zer pentsatua eman zigun, eta kezkatu ere egin ginen. Baina azpimarragarria da jokatu genituen hurrengo lau neurketetan gol bat bera ez zigutela sartu».

Bigarren partida ostiral arratsaldean jokatu zuten Suitzaren kontra, 2 eta 0 irabaziz. Larunbatean Alemaniaren kontra aritzea egokitu zitzaien, eta haiei ere irabazi egin zieten (1-0), garaipenarekin finalerdietara pasatzeko txartela lortuz. Finalerdietan Frantziari gol sorta sartu zioten, 5 eta 0.

Finala larunbat arratsaldean izan zen. Zuma GH taldeko Jakes Gibelaldek eta Iker Ramirezek gol bana sartu zituzten, futbol zazpiko taldea Eurokopako txapeldun izendatu zituenak, 2 eta 0eko emaitzaren ondotik.

«Adinez zaharrenak ginen»

Suitzara abiatu aurretik taldekideek Eurokopan zer maila aurkituko zuten ez zekitela zioten; alegia, zer tamainako aurkariak topatuko zituzten.

Behin txapelketa bukatuta, Frantziako taldearen «maila altua» nabarmendu dute beasaindarrek, eta horrekin batera Italiako taldeaz esan dute lehiakortasun handikoak direla. Hortaz, herrialde horretako taldeez esan ohi dena egia dela ikusi dutela.

Finaleko aurkariak, Suediak, jokalari oso gazteak zituen, Beasaingo taldekoek kontatu dutenez, zelaian korrika asko egiten zutenak. Esperientziak, ordea, irabazi egin zioen gaztetasunari aldi hartan. Bestalde, Zuma GHkoek txapelketako antolaketa goraipatu dute, dena ondo prestatuta zutelako, kontuan hartuta 2.000 metrora dagoen zelaian jokatu zutela.

Espainiako Txapelketa aurki

Jokalariak atzo etxerako bidean ziren, pozik, iritsitakoan ere garaipenaz gozatzeko asmoarekin. Hala ere, laster Madrilen jokatuko den Espainiako Txapelketari begira jarri dira. Txapelketa ekainaren 21ean eta 22an jokatu da. Iaz eurek lortu zuten irabaztea. Aurten helburu berarekin joango dira.

 


«Ikaragarria izan da. Nola ez, oso pozik gaude, giro polita egon delako gainera»

«Txapelketan gure taldea izango zen denen artean adinez jokalari zaharrenak zituena»

koldo zaldua

Zuma GHko kidea



 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Musika

Ordiziako Musika Eskolaren kalejira
ORDIZIA, Ordiziako kaleetan - 2008-11-20

Ikus-entzunezkoa

ikusentzunezkoa
ZUMARRAGA, Zelai Aristi aretoa - 2008-11-21

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa