Zegama-Aizkorri mendi maratoian lehia gogorra egotea espero zuten antolatzaileek, eta horrela izan zen. 468 korrikalarik zuten dortsala kirol proba garrantzitsurako. Horien artean zeuden Kilian Jornet katalana, Ricardo Mejia mexikarra, Raul Garcia espainiarra, Helmut Schiessl alemana, Fulvio Dapit eta Fabio Bonfanti italiarrak, Corinne Favre frantsesa, Pierangela Baronchelli italiarra eta Stephanie Jimenez andorrarra. Faborito nagusiek ez zuten hutsik egin, eta antolatzaileen hitzetan «goi mailako kirol ikuskizunaz gozatzeko aukera» izan zen igandean Zegama eta Aizkorri inguruan.
Lehen postua erabakitzeko orduan gizonezkoetan lehia biziagoa izan zen emakumezkoetan baino. Kilian Jornet eta Raul Garcia izan ziren, batez ere, ibilbidean zehar emozioa jarri zutenak. Aldapan gora Jornet katalanak erakutsi zuen nagusigoa, baina jaitsieretan espainiarrak bien arteko diferentzia txikiagotu egiten zuen. Azkenean Jornet sartu zen helmugan lehendabizi, 3 ordu 59 minutu eta 33 segundoko denborarekin. 12 segundo gehiago behar izan zituen Garciak lana bukatzeko. Hirugarren Helmut Schiessl alemaniarra sailkatu zen.
Faboritoen artean zegoen Ricardo Mejia mexikarra; bosgarren postuan sartu zen helmugan. Ibilbidean zehar pilatutako lokatzak ez zion gehiegi lagundu. Lokatzaz gainera hankasartzea ere egin zuen une batean. Ibilbidez erratu eta kontrolgune batetik ez zen pasatu mexikarra. Alberto Aierbe Zegama-Aizkorri mendi maratoiko zuzendari teknikoak jakitera eman duenez «Mejiak egin zuen hanka-sartzeaz ohartu zenean korrikalariei itxaron, bere aurretik zihoazen guztiei pasatzen utzi eta lehengo posizio beretik abiatu zen. Kiroltasun handiarekin bukaeran akatsa onartu eta barkamena eskatu zuen gainera». Akats hori egiteagatik, dena den, epaileak hiru minutuko zigorra jarri zion, eta horregatik zazpigarren agertzen da sailkapenean.
Beste batek, David Lopez Castanek, antzeko akatsa izan zuen. Erratu egin zen bera ere. Baina mexikarrak ez bezala aurrera jarraitu zuen eta ez zien utzi pasatzen akatsa egin baino lehen aurretik zituen korrikalariei. Bukaeran huts egitea ez onartzeaz gainera, ukatu egin zuen, eta epaileak 4 orduko zigorra jarri zion. 8 ordutik igaro egiten zenez sailkapenetik kanpora geratu zen.
Kirolariek erakutsitako mailaren barruan antolatzaileek Jose Felipe Larrazabal eta Javi Olabarriak egindako lan ona ere goraipatu zuten, 5. eta 6. postuetan sailkatu baitziren hurrenez hurren.
Emakumetan Corinne Favbre frantziarra izan zen lehendabizikoa helmugan sartzen. Nahiko garbi irabazi zuen. Bigarren eta hirugarren postuetarako lehia Pierangela Baronchelli (igandera arte Europako txapelduna) eta Stephanie Jimenez andorrarraren artean eman zen. Azkenik italiarrak irabai zuen norgehiagoka.
Taldeen mailan, berriz, Euskal Selekzioa da Europako Txapeldun berria.
390 lagun helmugaratu ziren
Guztira 468 korrikalari zeuden izena emanda, baina 419 irten ziren; 390k lortu zuten helmugara iristea. Horien artean zegoen David Lopez ere, epaileen zigorrarengatik sailkapenetik kanpo geratu zen kirolaria ere.
Bideari dagokionez, iaz baino arrisku leku gehiago zegoen igandean, egindako euriak irristakor bihurtu baitzituen zenbait leku. Lokatza dela eta, korrikalariak eurak ere nekatuago iristen ziren helmugara, eta giharretako arazo gehiago ere eragin zituen. Istripu larririk izan ez arren, lauzpabost lagun erietxera eraman behar izan zituzten, horien artean Aitxurin harri batekin buruan ebakia egin zuen ikusle bat.
Gainerakoan, beti bezala jende ugari bildu zen ibilbidean zehar korrikalariak animatzeko, eta giro bikaina sortu zen.
Aurten lasterketa hasi aurretik Mikel Garmendiari egindako omenaldiak ukitu berezia eman zion Zegama-Aizkorri maratoiari.
sailkapen orokorra
1. Jornet Burgada, Kilian 3:59:33
2. Garcia Castan, Raul 3:59:45
3. Schiessl, Helmut 4:05:38
4. Dapit, Fulvio 4:08:17
5. Larrazabal Palacio, Jose Felipe 4:14:33
6. Olabarria Etxebarria, Javi 4:14:33
7. Mejia Hernandez, Ricardo 4:16:42
8. Kortabarria Rajado, Aritz 4:20:17
9. Roc, Agusti 4:20:20
10. Gotti, Paolo 4:20:22
11. Tolosa Agirrezabala, Juan Martin 4:21:28
12. Igarzabal Deba, Juanjo 4:25:06
13. Romon Martinez, Jesus Mari 4:27:14
14. Lasaga Arburua, Iñigo 4:28:15
15. Sanchez Saez, Sebastian 4:28:49
16. Rodriguez Gimenez, Sergi 4:30:29
17. Caballero Ortega, Miguel 4:33:45
18. Arca Casal, Fernando 4:33:52
19. Calvo Redondo, Salvador 4:33:59
20. Rizzi, Fausto 4:34:42
21. Garmendia Otegi, Joxi 4:35:05
22. Korta Bereziartua, Iñaki 4:35:40
23. Iturrieta Ruiz, Zigor 4:36:52
24. Recatala Vera, Ramon 4:37:46
25. Bonfanti, Fabio 4:37:58
26. Zamakona Urigoitia, Arkaitz 4:38:19
27. Perez Brunicardi, Manuel 4:38:30
28. Aguilo Bort, Adolfo 4:40:12
29. Bello Alvarez, Eulogio 4:41:07
30. Lantada Zarzosa, Eladio 4:41:12
31. Alvarez Espinar, Martin 4:43:17
32. Copete Martinez, Javier 4:44:11
33. Ruiz Garcia, Juan Antonio 4:44:52
34. Calvo Martinez, Vicente 4:44:52
35. Sanvicente, Lluis 4:45:01
36. Agirrebeitia Astarloa, Pello 4:45:46
37. Santamaria Aranburu, Unai 4:47:19
38. Mendiola Aiastui, Joxe 4:47:31
39. Unzurrunzaga Iurrebaso, Ander 4:47:54
40. Algueta Marin, Jose Antonio 4:48:24
41. Sola Pastoret, Marc 4:49:26
42. Cadena Broto, Xavier 4:50:05
43. Zerain Berasategi, Alberto 4:53:08
44. Mujika Iraola, Goio 4:53:35
45. Sarasola Otegi, Xabier 4:53:35
46. Urkola Jauregi, Iñaki 4:53:37
47. Korta Bereziartua, Xabier 4:53:37
48. Alonso Marcos, Luis 4:54:16
49. Conde Zabaleta, Aitor 4:55:43
50. Zarrabeitia Asueta, Mikel 4:55:51
51. Etxeberria Sarriegi, Imanol 4:55:59
52. Martinez Remedios, Juanma 4:56:17
53. Ramirez Rodriguez, Esteban 4:57:33
54. Albizuri Beristain, Joxe Luix 4:57:55
55. Senosiain Antia, Juan Ignacio 4:57:59
56. Lopetegi Gomez, Iñaki 4:58:23
57. Carrara, Angelo 4:58:26
58. Larrion Oses, Xabier 4:58:55
59. Sanchez Puente, Jesus 4:59:13
60. Barbeito Zaldua, Etorre 4:59:34
61. Cunill Grasa, Joan 4:59:46
62. Teixido Marti-Ventosa, Ferran 5:00:19
63. Favre, Corinne 5:00:46
64. Laxague, Jean 5:00:50
65. Larrea Soraluze, Aitor 5:00:58
66. Guinovart Marques, Xavi 5:01:23
67. Aleson Orbegozo, Imanol 5:01:43
68. Barberena Goñi, Alberto 5:02:52
69. Mata Lopez, Ignacio 5:02:59
70. Guridi Zubia, Aitzol 5:03:01
71. Alberdi Collantes, Joxean 5:03:11
72. Urdangarin Agirre, Iban 5:03:31
73. Conde Mingo, Ricardo 5:03:45
74. Gil Garcia, Alfredo 5:04:25
75. Urrestarazu Garmendia, Koldo 5:04:25
76. Gianola, Enzo 5:04:34
77. Manterola Zaballa, Fonso 5:05:19
78. Caro Lopez, Daniel 5:05:32
79. Dehesa Charneco, Luis 5:05:38
80. Gabirondo Palacin, Jokin 5:06:54
81. Riaguas Vadillo, Carlos 5:06:54
82. Uzkudun Astiazaran, Garikoitz 5:07:09
83. Otegi Aldai, Txomin 5:08:37
84. Urzelai Bermejo, Beñat 5:08:56
85. Alberdi Ezenarro, Zigor 5:09:13
86. Lasa Muñagorri, Luis 5:09:40
87. Urdalleta Larrarte, Iñaki 5:09:55
88. Martinez Remedios, Jabi 5:10:02
89. Tellaetxe Zarandona, Aitor 5:10:10
90. Rodriguez Paredes, Alfonso 5:10:14
91. Indart, Agustine 5:10:21
92. Arruti Ezeitza, Imanol 5:10:39
93. Moreno Badenes, Carles 5:10:45
94. Rubio Sagredo, Jose Javier 5:10:46
95. Serrano Santos, Marcelino 5:10:49
96. Baronchelli, Pierangela 5:12:04
97. Egiguren Iturralde, Jokin 5:12:19
98. Conde Martinez, David 5:12:21
99. Gabirondo Lanz, Fermin 5:12:35
100. Toni Echeverria, Ignacio 5:12:41
101. Asua Larrea, Josu 5:13:14
102. Moran Alonso, Carlos 5:13:20
103. Zubillaga Ugartemendia, Ion 5:13:46
104. Lertxundi Azkue, Koldo 5:14:17
105. Vila Serra, Jacint 5:14:23
106. Anaut Bernat, Ramon 5:14:49
107. Pozo Muñoz, Jose Luis 5:15:08
108. Zubillaga Maya, Imanol 5:15:18
109. Calleja Marcos, Eduardo 5:15:31
110. Jimenez, Stephanie 5:15:50
111. Montes Palop, Santiago 5:15:50
112. Zanchi, Marco 5:16:17
113. Adrover Forteza, Joan 5:16:40
114. Luque Aguilar, Antonio 5:16:40
115. Gomez Sedano, Xabier 5:17:11
116. San Jose Garcia, Bittor 5:17:23
117. Pinillos Rodriguez, Guillermo 5:17:29
118. Olazabal Donato de Lopez, Alizia 5:17:38
119. Obaya Fernandez, Santiago 5:18:24
120. Fuego Martinez, Juan 5:18:24
121. Monje Trujillano, Esteban 5:18:36
122. Karlos Martos, Oskar 5:19:09
123. Arreaza, Alexis 5:19:21
124. Garduño Tena, Pedro 5:19:53
125. Oñederra Iñurritegi, Ixaka 5:19:58
126. Gotti, Tiziano 5:20:26
127. Azkorbebeitia Urizar, Oihana 5:20:28
128. Arzelus Elustondo, Mikel 5:20:49
129. Zabaleta Lekuona, Jesus Mari 5:21:55
130. Elortza Ugartemendia, Iker 5:22:19
131. Ezeizabarrena Ezeiza, Luis 5:22:31
132. Eizagirre Etxeberria, Anjel 5:22:31
133. Eskisabel Polanco, Pello 5:23:24
134. Angulo Rovira, Raul 5:23:38
135. Madariaga Zabala, Aitor 5:25:16
136. Agirre Mujika, Koldo 5:25:17
137. Aranguren Guridi, Gotzon 5:25:47
138. Arraras F. de Gorostiza, Joxe Mari 5:25:52
139. Maiz Eskisabel, Imanol 5:26:04
140. Aranburu Urbieta, Alberto 5:26:54
141. Alvarez Rodriguez, Felipe 5:27:29
142. Juanbeltz Lekuona, Asier 5:28:06
143. Dominguez Azpeleta, Nuria 5:28:07
144. Elkorobarrutia Aranburuzabala, Asier 5:28:28
145. Andueza Urdiziain, Damian 5:28:31
146. Sole Fabregat, Xavier 5:30:21
147. Zurikarai Marcilla, Jose Jabier 5:30:31
148. Garcia Quintana, Jose Manuel 5:30:40
149. Gabiña Basterra, Gorka 5:31:18
150. Elgar, Marcel 5:32:07
151. Agirre Intxausti, Ekaitz 5:32:07
152. Korta Ibarra, Asier 5:32:41
153. Gurtubai Arana, Aingeru 5:32:41
154. Goikoetxea Gurrutxaga, Iñaki 5:33:04
155. Disla Puche, Francisco 5:33:16
156. Errotaberea, Gilles 5:33:37
157. Laxague, Beñat 5:33:37
158. Vicente Artieda, Iban 5:33:52
159. Isasti Lazkano, Iban 5:34:10
160. Agirre Aierbe, Juan Luis 5:34:17
161. Bengoetxea Iriarte, Aitor 5:34:39
162. Lizundia Lariz, Jose 5:34:57
163. Kortabarria Espilla, Josu 5:35:01
164. Bravo Rodao, Clemente 5:35:06
165. Ugartemendia Armendariz, Juan Mari 5:35:18
166. Sasieta Barrenetxea, Jaione 5:35:34
167. Sasieta Barrenetxea, Gorka 5:35:34
168. Larrea Leibar, Joxan 5:35:39
169. Beraza Elustondo, Iñaki 5:35:45
170. Vidal Lopez, Marta 5:35:49
171. Roig Rosell, Vicente 5:35:53
172. Uribesalgo Bikuña, Xabier 5:35:55
173. Soriano Martinez, Jose Ramon 5:36:11
174. Legarreta Astiasaran, Mikel 5:36:27
175. Mendizabal Ormazabal, Mikel 5:37:08
176. Martinez Herrera, Angel 5:37:52
177. Boffetti, Luca 5:38:39
178. San Sebastian Urrujulegi, Iker 5:38:52
179. Saitua Deusto, Xabier 5:38:57
180. Larrañaga Saez de Nanclares, Jon 5:39:04
181. Maiz Gastesi, Francisco 5:39:11
182. Etxeberria Imaz, Urtzi 5:39:23
183. Larrea Olaberria, Josetxo 5:39:24
184. Ruiz Arana, Iñaki 5:39:40
185. Pomi, Diego 5:39:51
186. Rueda Chavero, Antonio 5:40:13
187. Estevez Garcia, Ana Isabel 5:42:58
188. Lasa Agirre, Iñaki 5:42:59
189. Navarro Aranzadi, Mikel 5:43:06
190. Odriozola Agirrezabal, Jesus 5:43:21
191. Elorza Ugarte, Jose Ignacio 5:43:37
192. Telleria Iza, Jon 5:43:48
193. Arribas Hortiguela, Oscar 5:44:12
194. Sarrionandia Unzueta, Joseba 5:44:22
195. Lasa Esnaola, Jon 5:44:43
196. Txapartegi Nieve, Jokin 5:44:58
197. Larrea Beldarrain, Kepa 5:45:23
198. Aliende Zeziaga, Eneko 5:45:23
199. Talens Belen, Miryam 5:47:35
200. Urruzola Urkola, Luis Mari 5:47:35
201. Blasco Valero, Isaac 5:47:47
202. Iramuno, Pepe 5:48:47
203. Cascon Rodriguez, Iosu 5:49:05
204. Arrondo Barandiaran, Juan 5:49:49
205. Gil Abadia, Xavier 5:50:01
206. Lijo Perez, Xabier 5:50:04
207. Valbuena Etxebeste, Iñigo 5:50:10
208. Unsion Pabolleta, Josu 5:50:11
209. Pau Crublet, Alex 5:50:49
210. Orell Pocovi, Nadal 5:51:49
211. Morcillo del Rio, Sergi 5:51:49
212. Alberdi Goenaga, Juan Carlos 5:51:56
213. Goenaga Arrieta, Aitor 5:52:04
214. Amundarain Iguaran, Iñigo 5:52:17
215. Busquets Sanchez, Marta 5:52:28
216. Agirre Muñiz, Jon 5:52:30
217. Ganuza Beain, Iñaki 5:53:00
218. Perez Gutierrez, Helena 5:53:20
219. Izagirre Aramendi, Mikel 5:53:25
220. Eziolatza Alkorta, Egoitz 5:53:29
221. Zabala Iguaran, Xabier 5:54:05
222. Arraras F. de Gorostiza, Andoni 5:54:05
223. Aierdi Aldekoa, Ekaitz 5:54:13
224. Ansoleaga Urrutia, Gotzon 5:55:02
225. Lopez Martin, Jesus 5:56:01
226. Valdivielso Maiz, Mikel 5:56:01
227. Calderon Guillen, Toni 5:56:13
228. Agirrebalzategi Guridi, Iker 5:56:25
229. Tiraboschi, Carolina 5:56:34
230. Ratti, Antonio 5:56:34
231. Orbegozo Lizarra, Iñigo 5:56:45
232. Agirre Garitaonandia, Esteban 5:57:09
233. Zabala Agirretxe, Jose Luis 5:57:32
234. Benito Saez, Angel 5:57:42
235. Hernandez Valera, Andres 5:58:06
236. Zabaleta Sanpedro, Gregorio 5:58:15
237. Innocenti, Michele 6:01:02
238. Arakistain Arriaga, Karmelo 6:01:02
239. Hoyos Sein, Mikel 6:01:41
240. Todeschini, Simone 6:01:51
241. Gallardo Melero, Juan 6:02:06
242. Prieto Artigas, Israel 6:03:08
243. Elkoro Fernandez, Aitor 6:03:55
244. Altuna Alberdi, Joseba 6:03:56
245. Seño Lopez, Juan Antonio 6:05:08
246. Costa Creus, Carlos 6:05:09
247. Jarque Lopez, Eva 6:06:01
248. Elortza Ugartemendia, Jon 6:06:30
249. Salgado Mangas, Jose Antonio 6:07:08
250. Mujika Iraola, Eneko 6:07:57
251. Lluch Torrent, Josep 6:08:10
252. Artola Rubio, Bittor 6:08:51
253. Navarro Municio, Salvador 6:08:51
254. Garcia Garcia, Alfonso 6:08:52
255. Suarez Hernandez, Jose Manuel 6:08:53
256. Zelaia Etxaniz, Jexux 6:08:59
257. Jaka Navarro, Eneko 6:09:26
258. Preda, Luciano 6:09:36
259. Benaglia, Marco 6:09:36
260. Dorronsoro Agirre, Eneko 6:10:30
261. Cuadrado de la Fuente, Mitxel 6:10:32
262. Eizagirre Zaldua, Arantxa 6:10:34
263. Lima Gutierrez, David 6:10:35
264. Vignolle, Eric 6:10:37
265. Carrara, Elio 6:11:02
266. Bengoa Pagaldai, Iñaki 6:11:53
267. Muñoz Romero, Vicente 6:11:53
268. Gubern Dominguez, David 6:12:06
269. Unzalu Arrese, Gorka 6:12:12
270. Ibargutxi Elorza, Xabier 6:12:33
271. Haristoi, Gabi 6:13:00
272. Ugarte Azkarraga, Luis Mari 6:13:49
273. Forn Mune, Teresa 6:14:21
274. Goenaga Lopetegi, Xabier 6:15:25
275. Sanchez Garcia, Eduard 6:15:55
276. Sarrionandia Unzueta, Irene 6:17:27
277. Aiesta Bilbao, Iurgi 6:18:38
278. Uribe Odria, Eduardo 6:19:22
279. Almeida Ramilo, Jose Manuel 6:19:41
280. Planas Coll, Robert 6:21:19
281. Crespo Diarte, Carlos 6:21:35
282. Saenz Arguedas, Iñigo 6:21:45
283. Copete Peralta, Lluis 6:21:53
284. Jokano Hidalgo, Urko 6:22:10
285. Ferrario, Franco 6:22:32
286. Pomoni, Diego 6:22:39
287. Pesenti, Giacomo 6:23:09
288. Balet Vilaseca, Manel 6:24:11
289. Duran Quilez, Oscar 6:24:13
290. Garcia Oteiza, Marta 6:24:58
291. Iñurritegi Alzelai, Xabier 6:24:59
292. Elosua Odriozola, Andoni 6:26:30
293. Moya Estaben, Juan Gabriel 6:26:31
294. Garde Lejardi, Asier 6:26:43
295. Segurola Etxeberria, Xanti 6:26:44
296. Elkoro Fernandez, Xabier 6:26:58
297. Lekuona, Txomin 6:27:44
298. Mugarza Aiarzaguena, Imanol 6:28:41
299. Azpiazu Larrañaga, Juan Luis 6:28:42
300. Ruiz de Apodaka Etxazarra, Ricardo 6:30:29
301. Carmenes Benitez, Jose Antonio 6:30:29
302. De Pedro Goiri, Victor Luis 6:31:36
303. Manterola Larraza, Jose Ignacio 6:32:15
304. Clopes Pascual, Lluis 6:33:07
305. Pagaldai Garitano, Bixente 6:34:04
306. Serred Rodriguez, Fernando 6:34:30
307. Perea Salazar, Eduardo 6:34:33
308. Font Marti, Toni 6:34:36
309. Pelaez Fernandez, Jone 6:34:53
310. Segura Romero, Pablo 6:34:53
311. Larrea Lopez, Unai 6:35:00
312. Malpica Lilloa, Juan Jose 6:35:26
313. Castelli, Simonetta 6:35:27
314. Johansen, Steffen 6:35:36
315. Odriozola Agirrezabal, Balentin 6:35:45
316. Diez Iturralde, Alexander 6:36:16
317. Valero Exposito, Maria Reyes 6:37:43
318. Perez Ortiz, Pere 6:37:47
319. Aizpeolea Alustiza, Joseba 6:38:31
320. Duart Cardus, Toni 6:40:35
321. Boada Via, Francesc 6:42:27
322. Tomasa Borrellas, Angel 6:42:28
323. Gomez Pulido, Txema 6:42:35
324. Zamarron Muñoz, Ricardo 6:42:40
325. Molina Compte, Albert 6:43:10
326. Etxebeste Lopez, Pablo 6:43:17
327. Urbizu Telleria, Aitor 6:44:09
328. Schuurman, Willibrord 6:45:04
329. Manzisidor Galdos, Peio 6:45:09
330. Garcia Cuevas, Carmen 6:46:40
331. Arburua Berrueta, Miguel 6:47:15
332. Bastarrika Areizaga, Jabier 6:47:52
333. Pobes Aranda, Carlos 6:49:43
334. Garrido Zapata, Francesc 6:50:22
335. Pacheco, Tania 6:50:54
336. Osa Pena, Jaime 6:51:05
337. Mendizabal Ormazabal, Eneko 6:51:11
338. Garcia Seco, Roberto 6:52:46
339. Ibarra, Pantxo 6:52:58
340. Goienetxe, Pierre 6:52:58
341. Ezkurra, Fabien 6:52:58
342. Durritxague, Sebastien 6:53:15
343. Urzelai Bengoa, Bittor 6:53:23
344. Kortabitarte Diego, Bittor 6:53:26
345. Llorente Manzanares, Monica 6:54:29
346. Catalan Carrillo, Francisco 6:55:38
347. Arruabarrena Otegi, Aitzol 6:55:45
348. Lasa Erle, Asier 6:56:25
349. Lekuona Zeberio, Benito 6:56:26
350. Gomez de Orozko, Francisco 6:57:07
351. Uriarte Arbulu, Leticia 6:57:35
352. Lopetegi Mendizabal, Gurutz 6:57:35
353. Etxeberri, Nicolas 6:59:05
354. Mateo Ortega, Teodoro 6:59:22
355. Alonso Casado, Marifran 6:59:53
356. Stirling, James 7:00:41
357. Gambera, Marco 7:01:42
358. Saint Martin, Benat 7:01:52
359. Orategarai, Ramuntxo 7:02:40
360. Ocafrain, Jean Marc 7:02:40
361. Lumassi, Fabrizio 7:02:49
362. Gil Martinez, Antonia 7:03:38
363. Riba Civil, Alexandre 7:03:59
364. Madariaga Barrutia, Oscar 7:04:28
365. Xaus Rafi, Jordi 7:06:09
366. Morera Casamitjana, Valenti 7:06:09
367. Pesenti, Giorgio 7:08:18
368. Izeta Lertxundi, Aitor 7:08:44
369. Belderbos, Machiel 7:08:52
370. Bertolino, Alessia 7:10:01
371. Urkizu Mendiola, Jone 7:10:15
372. Aranberri Isasti, Iokin 7:10:15
373. Rodriguez Ramon, Charo 7:11:15
374. Garrido Barcenas, Jose Luis 7:11:15
375. Povedano Arribas, Jose 7:12:38
376. Maneiro Dominguez, Jose Manuel 7:12:52
377. Peracchi, Daniele 7:13:40
378. Farina, Marco 7:13:40
379. Ibargoien Heras, Iñigo 7:13:41
380. Arruabarrena Basurko, Lander 7:14:50
381. Urreisti Ansola, Jose Antonio 7:14:53
382. Angosto Mira, Alvaro 7:15:21
383. Goñi Tirapu, Luis 7:18:07
384. Caixach Rius, Pilar 7:18:22
385. Garcia Pecellin, Amparo 7:18:45
386. Garcia Mota, Valentin 7:20:40
387. Checa Ortega, Rafael 7:26:18
388. Aranguren Zubillaga, Iban 7:32:28
389. Jimenez Hernandez, Miguel Angel 7:34:09
390. Lopez Castan, David (*zigortua) 8:17:59