Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko azaroak 20, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Ataundarrek ondo bideratu dute finalaurrekoen erronka

Goierri

Herriarteko txapelketan Ataunek 2 eta 1 hartu du mendean Lizartza; Ordiziak 0-2 galdu du eta Olaberriak bana.

arkaitz apalategi

Aurrera doa Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketa, eta taldeak finalera gerturatzen ari diren heinean gero eta zailagoa da hurrengo faserako txartela lortzea. Dagoeneko eskuzko txapelketa hasi zuten 26 herrietatik zortzi besterik ez dira gelditzen. Ataungo pilotariek pauso garrantzitsua eman dute asteburuan finalaurrekoei begira; joaneko partidan 2 eta 1 hartu dute mendean Lizartzako taldea.

Larunbat goizean jokatu zituzten joaneko partidak Ataungo Auzoeta kiroldegian. Lizartzarrek Zumarraga kanporatu zuten aurreko asteburuan, eta lehia gogorra espero zitekeen. Ataungo zaletuek ere ondo erantzun zuten, eta jende ugari bildu zen Auzoeta kiroldegiko harmailetan.

Kadeteen mailan Ataunek ez zuten arazo handirik izan lizartzarrak mendean hartzeko. 22 eta 10 irabazi zuten aurreneko partida. Bigarren neurketa, jubenil mailakoena, parekatuagoa izan zen. Ataundarrak faborito baziren ere 0 eta 4 galtzen hasi ziren, eta kosta egin zitzaien partidan sartzea. Handik aurrera, ordea, zazpina berdindu eta buelta ematen hasi ziren, beste bost tanto jarraian eginda. Azkenean, 22 eta 12 irabazi zuten.

Helduen mailan, azkenik, alde handiagoa ikusi zen bi taldeen artean, eta lizartzarrak gehiago izan ziren. 1-6 galtzen hasi ziren ataundarrak, eta ezin izan zioten alde horri bueltarik eman. Markagailua 5 eta 22 gelditu zen, Lizartzako bikotearen alde.

Joaneko partidak irabazita kanporaketa ondo bideratu du Ataunek. Asteburuan etxetik kanpo jokatuko dituzte itzuliko partidak.

Ataundarrek kanporaketa gaindituko balute Azpeitia eta Bergararen arteko irabazlearen aurka (Azpeitiak 3-0 irabazi zuen joanekoan) neurtu beharko dituzte indarrak finalaurrekoetan.

Palan, galdu eta berdindu

Palan ari diren bi taldeei dagokienez, Ordiziak Donostia hartu zuen etxean ostiralean; 0 eta 2 galdu dute, eta aldapa gora jarri zaie kanporaketa. Olaberriko taldeak final-laurdenetan hasi du ibilbidea, eta Errenteriarekin bana berdindu du herrian. Paletan errenteriarrak nagusitu ziren (30-35); Iker Arrietak eta Mikel Aranzegik jokatu zuten Olaberriaren izenean. Paleta motzean 40-19 irabazi dute Gari Arrieta-J.Luis Sarasolak. Ostiralean jokatuko dute Errenterian.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Ikastaroa

Areto-dantza ikastaroa
ORDIZIA, Ordiziako Jubilatuen egoitzan - 2008-10-01

Ikus-entzunezkoa

'Te doy mis ojos' filma
ITSASONDO, Itsasondoko eskolan - 2008-11-21

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa