Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko azaroak 20, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Musika Modernoaren lehiaketa Planta Baja taldeak irabazi du

Zumarraga

Irungoa da taldea; eskualdeari dagokionez, Legazpiko Four taldeak hirugarren saria eraman du.

idoia luzuriaga

Igande goizean AC/DC, La Fuga, Kortatu edota The Clash taldeen soinuek bete zuten Zumarragako Legazpi dorretxea, musikari gazteen eskutik.

Secundino Esnaola Musika Eskolak antolatutako MusikaModernoaren II. Lehiaketa jokatu zen, eta Irungo Planta Baja taldeak eraman zuen lehen saria. Bigarrena Galdakaoko Musika Eskolatik etorritako El efecto Van Cortlandt taldeko kideentzat izan zen eta hirugarrena eskualdean gelditu zen, Doinua musika eskolako Four taldeak eskuratu baitzuen, Maixabel Goiburu irakaslearen laguntzarekin prestatutako emankizunari esker.

Irabazleek 600 euro eta Donostiako Musik Megastore dendan erosketak egiteko %30eko deskontu txartela jaso zuten opari. Azken sari hori bigarren eta hirugarren sailkatueen eskuetara ere joan zen.

Legazpiarrak

Lehiaketan musika eskoletan sortutako taldeak aritzen dira nagusiki. Legazpik ordezkaritza handia izan du, Doinua eskolako beste hiru talde aritu baitira: The Believers, Eutsi eta Doinua Rock, kalitate altua eta aniztasuna agertuz.

 

Jasotako erantzunak:

1

asier agirrezabala | 2008-05-31

Kaixo eskatu nahi dizuet argazki bat. maiatzaren 27an, Zumarragako atalean argitaratu zenuten argazkia hain zuzen ere: "MUSIKA MODERNOAREN LEHIAKETA.....artikuluarekin

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Ikastaroa

Sendabelarren eta preparatuen ikastaroa
ORDIZIA, Lukusin plazako Gaztelekuan - 2008-11-18

Musika

Kalejira
LEGAZPI, Kaleetan zehar - 2008-11-20

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa