
Agirreren logoa eta leloa aukeratu dituzte Oinezkoen Trenaren ikur gisa
Idiazabal
Guztira 25 lelo eta 17 logo aurkeztu dituzte lehiaketara; aukeratutako irudia duten azulejoak jarriko dituzte ibilbidean.
estitxu imaz
Idiazabalgo Aita Iparragirre herri eskolak Maider Agirreren logoa eta leloa aukeratu ditu Oinezkoen Trena ekimena irudikatzeko. Aurrerantzean logo eta lelo horiek erabiliko dituzte ekimenaren identitate ikur gisara.
Eskola Agenda 21eko Ingurumen Batzordeko kide Joxe Goikoetxearen hitzetan parte-hartze handia izan da, «eta hori azpimarragarria da». Guztira 25 lelo eta 17 logo aurkeztu dituzte. Bi izan ezik, lanak egin dituztenak bertako ikasleak dira; eta beste biak gurasoak, bi ama.
Lehiaketa guztietan ohikoa den bezala, logo eta lelo bana aukeratu beharrean zeuden ordea, eta Goikoetxeak adierazi duenez aho batez hartu zuten erabakia. «Gu ez gara adituak, baina gure ideiarekin lotura gehien zuten logoa eta leloa zirela iruditu zitzaigun. Irudia eta hitzen arteko lotura ere egokia da gure ustez. Bertan talde bat ikusten dugu mugimenduan. Mugimendu hori hanken bidez adierazten da, eta horixe da, hain zuzen, Oinezkoen Trena. Logoa koloretsua da gainera, eta kolore horietan ilusio handia ikusten dugu».
Ibilbidea janzteko erabiliko dute aukeratutako logoa
Orain aukeratutako logoa ibilbidea janzteko erabiliko dute. Pott zeramika tailerrean dute utzita irudia. Zeramikagileek azulejo edo baldosetan txertatuko dute irudia, eta ondoren ibilbidean zehar jarriko dituzte.
Goikoetxeak azaldu duenez lehiaketa horretan ez dago ohiko saririk. Ez diru edo oroigarri moduko saririk behintzat. «Kasu honetan saria errekonozimendua izango da. Zure lana betiko hor geratzea bezalako errekonozimendurik ez dago nire ustez. Lehiaketak beti diruarekin lotzen dira eta bestelakoak ere antolatu behar dira. Denona izango den proiektu bat janzteak berak ez du preziorik».
Gainerako parte-hartzaileek egindako lanak ere «garrantzitsuak» direnez, hainbat ideia dituzte horiek ere kaleratzeko. Leloekin eta logoekin pegatinak aterako dituzte, esaterako, kamisetetan eta bestelako osagarrietan plazaratzeko asmoa dute, eta etxeetara bidaltzen dituzten oharretan ere agertuko dira.
«Sormenean ustez borobilduta ikusi duzuna, besteak osotasunean jasotzeak poza dakar»
maider agirre ð- Logo eta leloaren egilea
Idiazabal
Maider Agirrek egindako logoa eta leloa aukeratu dituzte herri eskolan, eta ilusioz hartu du egileak erabakia.
e. imaz
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Ikus-entzunezkoa
ikusentzunezkoa
ZUMARRAGA, Zelai Aristi aretoa - 2008-11-21
Irteera
Ganbora irteera
ORDIZIA, Ordiziako Mendizaleak elkartetik abiatuta - 2008-11-23
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.