
Dolarea Hotelak irabazi du enpresa ekimenen sariketa
Ekonomia
Aurten beste bi sariketa izan dira; ingurumen proiektuarena (Prodema) eta proiektu berritzailearena (Hine).
iñaki gurrutxaga
Beasaingo Igartza Multzo Historikoan lehengoratzen ari dira Dolarea etxea, eta hotela jarriko dute han. Dolarea Hotelaren kudeatzaile Iban Matek irabazi du Goiekik antolatzen duen Enpresa ekimen berrien XI. sariketa. Aurten beste bi sari ere banatu dituzte, aurrenekoz. Enpresan bertan garatutako ingurumen proiektu onenaren saria Prodema enpresak jaso du, eta enpresan bertan garatutako proiektu berritzaile onenarena Hine enpresarentzat izan da.
Dolarea Hotela eskualdeko lau izarreko aurreneko hotela izango da. Bi mila metro izango ditu; hotela, jatetxea, kafetegia eta dolarea, eraikinaren beraren kultur ondarea ezagutzera emateko. Sei mila euroko diru saria jaso du Matek.
Ekimen berrien bigarren saria Sinerlek enpresa sortu berriak jaso du. Sinergiaren bidez ekoiztutako lan elektronikoak eta kableatua ekoizten dituzte bertan, eta instalazio elektrikoen eta koadro elektrikoen muntaian oinarrituko du bere jarduera. Hiru mila euroko diru saria jaso dute.
Ingurumena lantegian bertan
Goieki Agenda 21 ekimenaren partaide denez, aurten enpresan bertan ingurumen proiektu onena garatu duen enpresarentzat sariketa antolatu du. Irabazlea Legorretako Prodema izan da. Iraunkortasun irizpideetan ziurtatutako egurra merkaturatzea da proiektuaren oinarria. Ziurtagiri horren bidez natur baliabideen «kontsumo arduratsuagoa» eta basoen «kudeaketa iraunkorra» bultzatu nahi dute. 4.000 euroko saria jaso du. Bigarren saria, bi mila eurokoa, Forjas Albisurentzat (Lazkao) izan da. Ekoizpen prozesuan sortzen zaizkien ur-oliodunak banatzeko sistema baten instalazioan oinarritzen da haien proiektua.
Hine, berrikuntzaren ikur
Berrikuntza sustatzeko Euskadi Innova ekimenaren parte ere bada Goieki, eta horregatik antolatu dute enpresan garatutako proiektu berritzailearen saria. Hine enpresak (Olaberria) jaso du 4.000 euroko saraia, energia berriztagarrien arloan aurkeztutako proiektuarengatik. Bigarrena Pizarrerias Mendizabalek (Beasain) jaso du, arbelaren aplikazioan egindako berrikuntzengatik. Hiru atalak batuta 13 proiektu aurkeztu dira.
«Hitz egin dugun enpresa guztien beharretara irits gaitezke»
Iban mate ð- Enpresa ekimen berrien sariketaren irabazlea
Ekonomia
Matek pozik hartu du saria, eta zehaztu du orain arte Goierrin eskaintzen ez zen zerbitzu bat eskainiko dutela.
i. gurrutxaga
sarituak
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketa
Adin txikiko atzerritarrei buruzko erakusketa
LEGORRETA, Udaletxean - 2008-11-17
Musika
A Capella Portugesa taldearen kontzertua. Barroko Aire XXIII. zikloa
ORDIZIA, Ordiziako Andre Mari eliz parrokian - 2008-11-22
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.