
Juan Mari Olano kargurik gabe libre utzi dute, akusazioa ez delako aurkeztu
Gaintza
ðð
«Terrorismoari gorazarre» egitea leporatuta epaitu behar zuten atzo, baina akusazio partikularra ez zen epaiketara agertu.
erredakzioa
Juan Mari Olano Amnistiaren Aldeko Mugimenduko bozeramailea kargurik gabe aske utzi dute. Atzo goizean joan zen Olano Espainiako Auzitegi Nazionalera. «Terrorismoari gorazarre» egin izana leporatuta kereila jarria zion Ermuako Foroak, baina Grande Marlaska epaileak libre utzi du.
Askatasunak ohar baten bidez azaldu duenez, deklarazioa hartzerakoan Grande Marlaska epaileak iazko abuztuaren 11n Zornotzan ote zegoen eta ekitaldiaren bukaeran oihurik egon zen galdetu zion Olanori. Ez zuen deklaratu. Fiskaltzak ere ez zuen galderarik egin, eta akusazio partikularra, Ermuako Foroa, ez zen epaiketara agertu ere egin. Horrenbestez, Grande Marlaska epaileak kargurik gabe eta badaezpadako neurririk hartu gabe aske utzi zuen gaintzarra.
Askatasunak «Olanok bizi duen etengabeko jazarpena» salatu du, eta elkartasuna agertu dio AAMko bozeramaileari.
Iazko omenaldi batengatik
2007ko abuztuaren 11n Sabin Euba iheslari zenari Zornotzan (Bizkaia) egindako omenaldian parte hartu zuen Olanok. Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz Herrizaingo Sailak debekatu egin zuen ekitaldia, baina antolatzaileek eta Ertzaintzak 20 minutuko elkarretaratzea egitea adostu zuten. Haren bukaeran Olanok hitza hartu eta «amnistia eta autodeterminazioa lortu arte euskal gatazkakkonponbiderik ez» zuela izango adierazi zuen.
Horren aurrean Ermuako Foroak «terrorismoari gorazarre» egitea leporatu eta Olanoren kontrako kereila jarri zuen Espainiako Auzitegi Nazionalean.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Musika
Santa Zezilia zikloa
ZUMARRAGA, - - 2008-11-20
Bilera
"Makilari" herri aldizkaria prestatzeko bilera
GABIRIA, Udaletxean - 2008-11-20
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.