
Kanadak dio tortura salaketak sinesgarriak direla Apaolaza auzian
Beasain
Iban Apaolaza kanporatzeko prozesuak aurrera jarraitzen du, eta edozein unetan Espainiaratu dezakete.
m. del olmo
Kanadako ordezkariek sinesgarritzat jo dute Iban Apaolazaren auzian preso beasaindarraren aurkako deklarazioak torturapean lortutakoak direla esan izana. Hala, Ana Belen Eguesen testigantza torturapean jasoa izan zela sinesteko «pisuzko arrazoiak» daudela jasotzen du Kanadako Immigrazio arduradunak kaleratutako idazkiak. Hain zuzen, Eguesek inkomunikazio egoeran atxilotuta zegoela polizien aurrean egindako deklarazioa izan zen Apaolaza atxilotzeko erabilitako oinarria.
Iban Apaolaza Sancho 2007ko ekainaren 20an atxilotu zuten Quebec-en. Ordutik preso dago Riviére des Prairies Montrealeko espetxean.Martxoaren 26, 27 eta 28an burutu zen kanporaketa erabakitzeko bista Montrealen, eta aurreko astean jakin zen immigrazio arduradunek zein erabaki hartu zuten: Apaolazaren kanporaketa onartzea, hain justu. Kanadako ordezkariak dio, hala ere, torturapean egindako deklarazio batean oinarritutako froga ezin dela aintzat hartu.
Salaketa
Apaolazaren kanporaketa prozesuaren aurrean Amnistiaren Aldeko Mugimenduak oharra kaleratu du Apaolazaren kanporatzea salatuz. Idatzian diotenez, «etengabe salatu den bezala kanporatua izan bezain azkar eta Espainiako estatuko mugak igaro bezain pronto, espainiar segurtasun indarrek atxilotuko dute, eta salbuespeneko legedia antiterroristaren aplikazioan inkomunikatua izan daiteke Iban Apaolaza Sancho, horrek dakarren torturak jasateko arrisku larriarekin. Ez dago inongo kontrol judizialik, ez kanadar estatuarengandik, ezta espainiar estaturengandik ere», esan dute.
Hala, Apaolaza aske uzteko eskatu du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Ikastaroa
Areto-dantza ikastaroa
ORDIZIA, Ordiziako Jubilatuen egoitzan - 2008-10-01
Mahai-ingurua
Txirrindularitza aztergai
ATAUN, Aizkoate elkartean - 2008-11-21
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.