
Jaurlaritzak aurki aurkeztuko du Hezkuntza Proposamena
Beasain
Ekainaren 17ra arteko epea dute ikastetxeetako ordezkari guztiek euren eskaerak idatziz egiteko.
maider del olmo
Eskola Maparen inguruko eztabaidak aurrera jarraitzen du Beasainen. Hezkuntza Sailaren proposamenak aldeko eta kontrako iritziak jaso ditu. Kontrakoen artean nabarmenena Alkartasuna Lizeoarena da, Eskola Kontseiluak ez diolako onespenik eman, aho batez hartutako erabakian. Jaurlaritzak astebeteko epean Hezkuntza Proposamena aurkeztuko duela hitz eman du, bestetik.
Herenegun Beasainen Eskola Mapa eztabaidatzeko eta adosteko deituta zegon bilera bertan behera gelditu zela eta, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak gaiaren inguruan adierazi duenez, «azken egunotan, Beasaingo ikastetxe publiko bateko Guraso Elkartearen izenean apur batzuek izan duten jokabideak ez dio batere mesede egin herriko ikastetxeen arteko elkar ulertzeari. Heziketa proiektu baten kontra egitea leporatu diote Hezkuntza Sailari, eta hori egia ez denez informazio okerra eta bideratua erabili dute. Eta hori gutxi balitz, protesta ekitaldia deitu dute gainontzeko ikastetxeen eta Jaurlaritzaren jarrera baldintzatzeko asmoz».
Hori dela eta, Hezkuntza Sailak astebeteko epean Beasaingo herrirako hezkuntza proposamena idatziz aurkezteko konpromisoa hartu du.
Ekainaren 17rainoko epea izango dute ikastetxeetako ordezkari guztiek eurek ere eskaerak idatziz egin ditzaten. Ordutik aurrera sail horretako ordezkariak ikastetxe bakoitzeko ordezkariekin elkartuko dira proposamenak argitzeko, zehazteko eta sakontzeko.
Jaurlaritzaren esanetan, azalpen horiek guztiak sakonago landuta Txindoki-Alkartasuna BHIko Gurasoen elkartearen, Irakasleriaren eta Zuzendaritza taldearen esku daude: «Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak argi utzi nahi du behar den lan guztia baino gehiago egiteko prest dela Beasainen ere ahalik eta eskaintzarik onena egin ahal izateko, betiere herriko baliabideak kontuan hartuz eta arduraz jokatuz», erantsi dutenez.
Guraso Elkartetik
Herenegungo bileraren aurretik Alkartasuna Lizeoko bi eskola kontseiluek bozketa egin zuten Hezkuntza Sailaren proposamenari buruz, eta eskolako arduradunen esanetan «bertaratutakoen %100ek» proposamenaren aurka bozkatu zuten. Sinadura batzuk ere bildu dituzte.
Guraso Elkartekoek herenegun elkarretaratzean azaldu zutenez, «gauzak beste modu batean egin beharko liratekeela esateko bildu gara hemen, ez bi hilabeteko epean korrika eta presaka. Konponbide bat aurkitzearen aldekoak gara».
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Ikastaroa
Gizonezkoen sukaldaritza ikastaroa
ORDIZIA, Herriko elkarte batean - 2008-11-06
Festak
Artisau erakusketa
ORMAIZTEGI, Ormaiztegin - 2008-11-23
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.