Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko azaroak 20, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Tanko Euskadiko karting txapelduna izan da lau aldiz; egun KZ2 kategorian dabil eta hilaren 15etik 18ra Espainiako Karting Txapelketako lehen proban parte hartu zuen Alcañizen; orain Kataluniako Txapelketako liderra da.

Eskuak bolanteari lotuta

erredakzioa

Ez da futbola, ezta pilota ere. Baina autoen eta kart-en munduak jarraitzaile ugari du. Horietatik asko goierritarrak dira, gainera. Rally edo karting lasterketak non, han dira zaleak.

Ezkio-Itsasoko Jon Tankorentzat zaletasun bat baino gehiago da, ordea. Laster 23 urte bete behar dituen gidaria, Euskadiko karting txapelduna izana da lau aldiz. Hainbat zirkuitutako errekorra bere gain edukita, azkeneko urteetan KZ2 (125 zentimetro kubo eta 6 abiadura) kategorian dabil Tanko, bere onena emanez.

Horrela, 2006. urtean Espainiako Txapelketan 6. sailkatu zen azkeneko sailkapenean, klasifikatzeko lasterketa bat irabazita eta entrenamendu kronometratuetan laugarren izanda.

2007. urtean saihetsetako lesio batek lehiaketetatik kanpora eduki zuen ia urte guztia.

Espainiako Txapelketako lehen proban izan da, Alcañizen

Jon Tankok Espainiako Karting Txapelketako lehenengo proban, La Ciudad del Motor-eko karting zirkuituan, Alcañizen (Teruel, Espainia) parte hartu zuen maiatzaren 15 eta 18 artean.

Bere betiko M2 Racing Karts taldearekin agertu zen proba horretara. Tankok ilusio handia zuen, batez ere Kataluniako txapelketan erakutsitako mailaren ondoren.

Bere lehen inpresioak gazi-gezak izan ziren, ordea. Bere burua «nahiko ondo» ikusi zuen, baina «materialaren errendimendua gora-beheratsua». Probaren maila ere oso altua zen. «Beste guztien gainetik nabarmentzen zen talde bat zegoen 6-8 gidariez osatua. Han ziren, adibidez, Europako azpitxapeldunak izandakoak», dio.

Gidari modura garapen bat eduki duen sentsazioa dauka Tankok, lasterketan pentsakorragoa izanez eta bere ekintzak estrategia jakin batean oinarrituz.

Alcañizeko proban, entrenamendu libreetan 7. denborarik onena lortu zuen bere taldean, eta kronometratuetan 9. postua, gidari guztiak barne zirela. Lasterketa klasifikatzaileetan bi 6. postu eskuratu zituen, eta emaitza horiekin laugarren lerroan zegoen finaletarako sailkatuta.

Lehenengo finalean ez zuen batere gustura egin lasterketa, eta 11. amaitu zuen. Bestalde, kart-aren errendimendua ere ez zen bikaina izan. Bigarren finalean lehenengo martxa apurtu egin zitzaion. Bigarren martxan irteera ezin denez ondo egin, gidari askok pasatu zuten irteeran. Bigarren bihurgunean istripua izan zuen, aukera guztiak galduz.

M&K-Karting webguneko arduradun Mikel Nazabalek Jon Tankorekin solasean jarduteko aukera izan zuen. Tankok hurrengo probarako lehenengo hamarretan egoteko aukera zuela aipatu zion, baina oso zaila ikusten zuela lehenengo bostetan sartzea. Ezkio-Itsasoko gaztearen arabera «unerik txarrena bigarren finalean ezbehar mekanikoa izan nuenean igaro nuen, eta onena gidari moduan garapen positiboa izan dudala ikusi nuenean».

Lehenengo proba amaitu ondoren asteburua etsigarria izan zela adierazi zuen Tankok «emaitza hobea lortzeko potentziala baikeneukan».

Kataluniako Txapelketako liderra da momentu honetan

Une honetan Ezkio-Itsasoko kart gidaria Kataluniako Txapelketako liderra da KZ2 kategorian. Garaipena nola ospatuko duen galdetuta txapelketa irabaziko duen ziurtasunik ez duela erantzun zion Nazabali. «Horrela izango balitz, ordea, taldearekin eta nire familiarekin ospatuko nuke. Nire aita izan da karting mundu honetan gehien lagundu didana eta zalantzarik gabe berari eskainiko nioke garaipena».

Tankok Mora d´Ebreko proban parte hartu behar du hurrena. Proba hori Kataluniako Txapelketarako puntuagarria da eta garrantzitsua berarentzat.



 




Ibon Arregik ez du zorterik izan Alcañizen

Beasain

«Antolaketaren kronometrajean izandako akats batek sailkapenean atzerago egotea ekarri zion», taldekoen ustez.

erredakzioa



Ibon Arregi beasaindarra ere Alcañizen izan zen, La Ciudad del Motorreko karting zirkuituan. Arregiri ere ez zitzaizkion gauzak ondo atera, taldekoen hitzetan «antolaketaren kronometrajean izandako akats batengatik».

Mikel Nazabal M&K Karting webguneko arduradunak jakitera eman duenez, ostegun eta ostiralean ez zuten asmatu kart-aren doikuntzarekin; «larunbatean hasi ginen pixka bat gerturatzen».

Entrenamendu kronometratu ofizialetan 16. denborarik onena egin zuen (58.4, iaz baino 4 hamarren mantsoago). Nazabalen hitzetan sailkapen ofizialean 59.5 denbora ezarri zioten, 36. posturaino atzeratuz. «Antolakuntzakoen kronometraje akatsa» zela eta iskanbila sortu zen bertaratutakoen artean. Mikel Nazabal erreklamazioa jartzeko asmotan gerturatu zen epaileengana, baina kronometrajeak ezin zirela erreklamatu erantzun zioten.

Lehenengo sailkapen lasterketan 26. irten zen. Irteera oso ona egin zuen eta lehenengo itzulian 18. postuan igaro zen helmugatik. Aurrerapenak ziurtasunez eginez, hurrengo itzulian berriz ere 18. igaro zen. Hirugarren itzulian beste bi gidari aurreratu zituen. Nazabalek kontatu duenez «hirugarrena aurreratuta zeukala, nonbait beste gidariak ez zuen ikusi, edo ez dakit zer gertatu zen, baina Ibon atera egin zuen, berarekin talka eginda». Arregik kart-aren direkzioa erabat okertuta zuela bukatu zuen lasterketa, 25. postuan.

Bigarren sailkapen lasterketan 26. irten zen. Irteera ona egin ez zuen arren, lehenengo itzulian 20. igaro zen helmugatik. Hurrengo itzulian 18. eta hurrengoan 14. postuan. «Ordurako nekeak eta gaixotasunak euren efektua egina zuten. Hurrengo itzulian akats bat ere izan zuen Arregik, eta horren ondorioz hiru postu galdu zituen, 17. eginez», dio Nazabalek.

Puntu guztiak gehitu ondoren 42rekin geratu zen Arregi, beste gidari batekin berdinduta. Gidari horri, ordea, antolatzaileek kronometrajeetan ez zioten denborarik gehitu. Ondorioz eta nahiz eta Arregiren denbora erreala baina 4 dezima gehiago egin, bera sailkatu egin zen eta beasaindarra ez.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Ikastaroa

Garaiko produktuekin sukaldean aritzeko ikastaroa
ORDIZIA, Ordiziako Itxaropena elkartean - 2008-11-11

Jaialdia

Dantzaldia Pelirekin
ORDIZIA, Ordiziako Jubilatuen egoitzan - 2008-11-22

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa