Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko azaroak 20, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Guardia Zibilak gizonezko bat atxilotu du, «terrorismoa goratzea» egotzita

Politika

Atxilotuak «internet bidez terrorismoaren biktimen aurkako irainak» egiten zituela diote polizia iturriek.

iñaki gurrutxaga

Guardia Zibilak 32 urteko gizonezko bat -X.R.T.- atxilotu zuen atzo goizean Ordiziako Filipineta kaleko 17. zenbakian. «Internet bidez terrorismoa goratzea» eta «Espainiako bandera iraintzea» leporatzen diote. «Atxilotua interneteko foroetan sartzen zen, modu anonimoan, eta terrorismoaren biktimen kontrako irainak egiten zituen eta terroristen ekintzak justifikatzen zituen», zabaldu dute berri agentziek polizia iturriak aipatuz. Espainiako Auzitegi Nazionalak agindu du atxiloketa.

La Vanguardia egunkari kataluniarrak Vasco Press agentzia aipatuz zabaldu duenez, atxilotuak ustez abenduaren 1ean interneten mezuak utzi zituen, ETAk Capbretonen (Frantzia) bi guardia zibil hil eta gero. Iturri horien arabera, Espainiako Auzitegi Nazionalak ikerketa agindu zion Guardia Zibilari, «terrorismoa goraipatzen zuten zantzuak» ikusita.

Goizeko lehen orduan

Lekukoen arabera, kalez jantzitako guardia zibilek egin zuten atxiloketa Ordizian atzo, 07:30a aldera. Handik ordubetera Guardia Zibilaren hiru beribil azaldu ziren Filipineta kalera. Azoka eguna izanda, oinezko zein auto ugari pasatu zen atzo goizean kale horretatik, eta inguruko bizilagunek gertatutakoaz galdetzen zieten bertan zeuden kazetariei. Hiru orduz aritu ziren guardia zibilak atxilotuaren etxea miatzen, atxilotua bertan zela. 11:35 inguruan kalea itxi zuten, eta 11:50 aldera atxilotua etxetik atera zuten, burua estalita zuela. Bidea ireki zuten gero.

Albiste agentziek Guardia Zibilaren iturriak aipatuz esan dutenez, ordenagailu bat, informatika materiala eta zenbait agiri atera zituzten guardia zibilek atxilotuaren etxetik.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

Argazki erakusketa
LEGAZPI, Kultur etxean - 2008-11-07

Ikus-entzunezkoa

ikusentzunezkoa
ZUMARRAGA, Zelai Aristi aretoa - 2008-11-21

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa