
San Martin auzoko herriguneko lanak uztailerako bukatu nahi dituzte
Ataun
Oinezkoentzako espaloia egiten ari dira; Tabla etxearen parean bidea estutu egingo dute eta semaforoa jarriko dute.
arkaitz apalategi
San Martingo herrigunean egiten ari diren berrikuntza lanak «pixkanaka baina aurrera doaz», Ataungo Udalak azaldu duenez. Gipuzkoako Foru Aldundia ari da errepidearen berrikuntzak egiten, eta lanak uztailaren bukaerarako bukatuko dituztela esan dute arduradunek.
Otsailean hasita, hainbat berrikuntza lan egiten ari dira San Martin auzoko herrigunean. Batetik, oinezkoei lehentasuna eman nahian espaloia egiten ari dira. Horrek bidea estutu egingo du zenbait tokitan, eta Tabla etxearen parean, esaterako, aldiko auto bat bakarrik pasatu ahal izango da. Pasabide hori behar bezala ordenatzeko semaforoa jarriko dute. Ataungo Udaletik azaldu dutenez, «zati hori oinezkoentzat seguruagoa izateaz gain, hemendik aurrera izkinak eta balkoiak ere babestuago egongo dira». Aldaketak «denon onerako» izango direla iritzi diote Udaletik. Azkenik, «izandako pazientzia eskertu eta eragozpenak barkatzeko» eskatu diete herritarrei.
Errepidea berritzeko egiten ari diren lanak aprobetxatuz, beste zenbait azpiegitura ere berritzen ari dira San Martingo herrigunean. Argiteria, ur hornikuntza, saneamendua, telefonoaren hariak, gasa eta zuntz optikoaren hoditeria sartzen ari dira. Herriguneko zenbait etxeri saneamendu sistema berritu ere egingo diete lan horiekin batera.
Hornikuntza eta saneamendua
Errepideko lanekin jarraituz, Ergoiena auzoan ere trafiko mozketak izango dira. Astelehenetik ostegunera bitartean Mitxelenetik hasi eta plazaraino zoladura berria botako dute errepidean. Hori dela eta, hilaren 2tik 5era, goizeko 9:30etik 13:00etara eta eguerdiko 14:00etatik 17:30era errepide zati hori itxi egingo dute ibilgailuentzat. Bitartean, Urkillagatik bueltan ibili beharko dute ibilgailuek.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Ikastaroa
Altzari zaharberritze,egur taila eta egur pintaketa ikastaroak
GABIRIA, Gabirian,Amalur tailerrean - 2008-10-14
Musika
Santa Zeziliako Kontzertua
LEGAZPI, Parrokian - 2008-11-22
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.