
Telleria eta Del Pinoren kontzertua, gaur zortzietan
Idiazabal
Lehen zatian piano jotzailea ariko da eta bigarrenean bibrafonorako idatzitako saioa emango dute bi musikariek.
estitxu imaz
Iñaki Telleria musikari idiazabaldarrak eta Daniel del Pino piano jotzaileak bibrafono kontzertua eskainiko dute gaur, pianoz lagunduta. Kontzertu klasikoa Idiazabalgo Guraso Elkartean izango da, 20:00etan hasita.
Kontzertuaren lehenengo zatian Del Pino pianojoleak Lizst-en eta Emanuel Sejourneren lanak joko ditu, besteak beste. Bigarren zatian bibrafonorako idatzitako kontzertua emango dute.
Telleriak eta Del Pinok Donostian dagoen goi-mailako musika ikastegian, Musikenen, ezagutu zuten elkar. Harreman horren fruitu gisa gaur kontzertua eskainiko dute biek. Telleriak jakitera eman duenez, «horrelako pianista bat entzuteko aukera gutxi dago Estatu mailan, eta idiazabaldarrek zein bertara hurbiltzen direnek aukera paregabea dute».
Eskarmentu handiko musikariak dira biak
Iñaki Telleriak, musika bere lanbide bihurtu nahirik, Errenteriako kontserbatorioan hasi zituen ikasketa musikalak. Diploma lortu ondoren perkusioko ikasketak jarraitzeko asmoz Musikenen sarrera probak egin zituen, eta egun azken ikasturtea bukatzen ari da.
Euskal Herrian ez ezik kontzertu ugari eman ditu hainbat tokitan , hala nola Txina, Paris, Dormund, Munich, Granada, Crodoba... Hainbat orkestrarekin parte hartu izan du, besteak beste Nafarroako Orkestra Sinfonikoan, Bilboko Orkestra Sinfonikoan, EGO Euskadiko Gazte Orkestran eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoan. Azken horrekin Mike Oldfield-en azken diskoko aurkezpenean parte hartu zuen, Bilbon eskaini zen kontzertu batean.
Daniel del Pino piano jotzailea Beiruten (Libano) jaio zen 1972. urtean. Musika ikasketak Rabaten (Maroko) hasi bazituen ere Madrilgo Musika Kontserbatorioan, Yale-n eta Dallasen (AEB) ibili da musika ikasketekin jarraitzeko helburuarekin. Gaur egun Musikenen dihardu irakasle lanetan.
Espainia, Europa eta hainbat naziotako orkestra sinfoniko eta talde filarmonikotan parte hartu du Daniel del Pinok bakarlari gisa, eta musikari askorekin eman ditu kontzertuak. Mundu mailan sari asko jasoa da.
2008-05-30
Azkenik kontzertua ez da Guraso Elkartean izango, Elizan baizik.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Musika
Kalejira
LEGAZPI, Kaleetan zehar - 2008-11-20
Zinema
Zine Kluba
LEGAZPI, Latzartegi aretoan - 2008-11-20
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.