Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko azaroak 20, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Ordizia Lantzeni agindu dio Udalak San Joan eremuaren urbanizazio proiektua

Udala

Mozioak osoko bilkuretan ez aztertzea kritikatu du Leundak, eta publiko artetik kritika bera egin diote udal gobernuari.

iñaki gurrutxaga

Osoko bilkurak ordubete lehenago egitea erabaki du Ordiziako Udalbatzak. 09:00etan hastekoa zen plenoa, baina 08:00etara aurreratu zuten azken orduan. Ordu aldaketa EB-Berdeak/Aralar udal taldeko ordezkarien eskariz egin dela adierazi zuen Jose Migel Santamaria alkateak, eta hemendik aurrera plenoak ordu horretan egitea erabaki zuen atzo Udalbatzak aho batez. Udaletxea obretan dagoenez, Lukusin plazako Gazte Lokalean egin zen osoko bilkura, eta bertan Ordizia Lantzen SA udal elkarteari San Joan eremuko urbanizazio eta etxebizitzen garapena agintzea erabaki zuten alderdi guztietako ordezkariek.

AIU 22-San Juan interbentzio eremuko urbanizazio proiektuak 8.720.663ko aurrekontua izango du. Kopuru horri BEZa gehitu behar zaio. Kapitala handituta, elkarte horri emango dizkio Udalak birpartzelazio-proiektuak emandako bere titularitateko lur-zatiak, bai emandakoengatik, baita derrigorrez eta doan eman beharreko %10aren lagapenetik ateratzen direnak ere. Urbanizazio obrak eta interbentzio eremuko etxeak egiteko lurraren jabeei eman beharreko kuotekin finantzatuko da. Ordizia Lantzenek kontratatuko ditu obra horiek. Lur eremu horretan 572 etxebizitza eraikiko dituzte, horietatik 415 babes ofizialekoak izango dira.

Energia aurrezteko lankidetza

Aho batez onartu zen beste puntua Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ordiziako Udalaren artean lankidetza hitzarmena sinatzeko alkateari baimena ematea izan zen. Energia aurrezteko, arlo horretan eraginkorrak izateko eta energia berriztagarrien arloan aurrera egiteko bidea irekiko luke hitzarmen horrek. Espainiako Gobernuak energia berriztagarriak sustatzeko plan bat aurreikusten du. 2010. urtean energia-eskari guztiaren %12 gutxienez energia iturri berriztagarrien bidez asetzea du helburu plan horrek.

Mozioak eztabaidatzeko eskea

Galde-erantzunen txandan, Mikel Leunda EB-Berdeak/Aralar taldeko ordezkariak eurek aurkeztutako mozioak plenoan ez eztabaidatzea egotzi zien udal gobernukideei. Sahararen aldeko, abortoa legeztatzeko eta homofobiaren aurkako mozioak ez aztertzea salatu zuen, eta horiek ez aztertzeko arrazoiak «aitzakiak» direla esan zuen. «Nahi duguna da zuek esatea zuen artean hitzarmen bat daukazuela mozioak ez aztertzeko. Gehiengoa duzue, baina egiten ari zaretena ez da demokratikoa». Leundak gogoratu zien Elgoibarko PSE-EEren aurkako ekintza salatzeko adierazpen instituzionala atera zutela, eta Mikel Korta herritarra atxilotu zutenean, esaterako, ezer ez zutela esan.

Publiko artetik AAMren aurkako epaiketa salatzeko eta Ainhoa Irastorza herritarrari babesa agertzeko mozioarekin zer egin behar duten ere galdetu zieten. Santamariak Leundari erantzun zion hitzarmenik ez dutela, eta bere garaian proposatu zutela mozioak asteazkeneko bileretan aztertzea. Datorren asteazkenean egingo dute bilera hori, 17:30ean.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Ikastaroa

Adimen-Gimnasia ikastaroa
ORDIZIA, Ordiziako Jubilatuen egoitzan - 2008-10-14

Ipuin kontaketa

Mertxe Aizpurua ipuin kontalariaren saioa
ORDIZIA, Ordiziako Udal Liburutegian - 2008-11-20

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa