
Fiskalak 4 urteko zigorra eskatu du Ordiziako errugbilari batentzat
Ordizia
Burukada batez Bera Bera B taldeko jokalari bati sudurra puskatu ziolako lesio delitua egozten diote.
m. del olmo
Gipuzkoako Auzitegiko Fiskaltzak lau urteko espetxe zigorra eskatu du Ordizia errugbi taldeko A.A.R. jokalariarentzat, ustez burukada bat emanda Bera Bera taldeko jokalari bati sudurra puskatzeagatik.
Gertaera 2006. urteko abenduaren 25ean izan zen Ordiziako errugbi zelaian, bi taldeen arteko derbian. Fisakalak aurkeztutako agirian dioenez Ordiziako taldeak lortutako entsegu baten ondorioz zelaian eztabaida piztu zen bi taldeetako jokalarien artean. Erantsi dutenez I.U.M. Bera Berako jokalaria liskarrean zeudenengana inguratu zen «giroa baretzera», eta orduan A.A.R. akusatuak burukada bat eman zion, sudurra hautsiz. Bera Berakoak zelaia utzi behar izan zuen zaurituta, eta Ordiziako jokalaria kanporatu egin zuen partidako epaileak. Bestalde, akusatuari bi hilabeteko kirol zigorra jarri zioten eta denbora horretan ezin izan zuen partidarik jokatu.
Bilera astelehenean
Ordiziako errugbi taldeko arduradunek atzo jakinarazi zutenez datorren astelehenerako bilera deitu dute Euskal Federazioko ordezkariekin, Bera Bera eta Ordiziako taldeko arduradunekin eta gertaerekin lotuta dauden bi jokalariekin. Ordiziako taldetik esan dutenez, «gure helburua da bilera horretan alde denak adostasun batera iristea eta modu horretara konpondu ahal izatea hau dena. Asmo horrekin joango gara asteleheneneko bilerara».
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketa
Adin txikiko atzerritarrei buruzko erakusketa
LEGORRETA, Udaletxean - 2008-11-17
Ikastaroa
Sendabelarren eta preparatuen ikastaroa
ORDIZIA, Lukusin plazako Gaztelekuan - 2008-11-18
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.