
Bellotan akordioa egin dute lan itunari buruz, eta eten da mobilizazioa
Legazpi
Akordioaren alde 285 boto, kontra 71 eta bi baliogabekorekin proposamenaren alde egin dute langileek batzarrean.
m. luki
Bellotako langileek akordioa lortu dute enpresarekin lan itunaren inguruan. Astelehenean egin zuten azkeneko bilera enpresarekin, eta hark proposatutakoa eraman zuten asteartean langileen batzarrera. Langileen gehiengoak akordioaren alde bozkatu zuen (285 boto), kontra 71 langilek bozkatu zuten eta baliogabeko bi bozka egon ziren. Mobilizazioak, beraz, amaitu dituzte.
ELAko ordezkari Andoni Aizpuruaren arabera adostu duten hitzarmena «nahiko normala» da, «baina gutxienekotzat jotzen genituenak lortu ditugu».
Lortutakoa
35 orduko lan astea mantenduko dute Bellotan. Aizpuruak dioenez «ezinbestekoa zen guretzat atzerapausorik ez ematea». Soldataren igoera KPIaz gain 1,1 puntukoa izango da, erreleboetan ari diren langileen plusak %12 igoko ditu enpresak, eta hitzarmenak irauten duen bitartean zortzi lanpostu finko sortzeko konpromisoa hartu dute Bellotako arduradunek. Hitzarmenak urtebeteko epea izango du. «Horrelakoetan sekula ez zara oso pozik gelditzen, hobetu daitezkeen gauzak beti daudelako», dio Aizpuruak.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Ikastaroa
Adimen-Gimnasia ikastaroa
ORDIZIA, Ordiziako Jubilatuen egoitzan - 2008-10-14
Lehiaketa
Gabonetako XX. krisma lehiaketa
URRETXU, Zumarraga-Urretxun - 2008-11-01
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.