
AHTri buruz inkesta egingo du Udalak herritarren artean
Legorreta
Zozketa bidez aukeratutako 60 herritarri egingo dizkiete galderak; EHUko hainbat irakaslek gidatuko dute galdeketa.
arkaitz apalategi
Legorretako Udalak Abiadura Handiko Trenaren inguruan inkesta bat egingo du datozen egunetan, herritarren iritzia ezagutzeko asmoz. Hiru adin multzotako 60 bat herritarri egingo dizkiete galderak.
2007ko hauteskundeen ondoren, udal berria osatu zenean, Abiadura Handiko Trenaren inguruan informazioa eta eztabaida bultzatzeko batzorde bat sortu zen Legorretan. Batzorde hartatik etorri da inkesta egiteko proposamena, eta datozen egunetan hasiko dira galdeketak.
Zozketa bidez 60 herritar aukeratu dituzte. Hiru adin tartetan banatu dituzte denak; 18-35 urte artekoak, 36-55, eta 56 urtetik gorakoak. Inkesta egin eta emaitzak eta ondorioak ateratzeko ardura Euskal Herriko Unibertsitateko zenbait irakaslek hartuko dute euren gain.
Hiru kilometro eta bi zubi
AHTren azpiegiturak 3.200 metroko ibilbidea egingo luke Legorretan barrena; horietatik 2.900 metro lurpean egingo ditu, tuneletan barrena. Zubina errekaren gainean 144 metroko zubia izango luke, eta Ugaran ibaiaren gainean 382 metroko beste bat egitea aurreikusten da. Bestalde, Alliri eta Aizpea harrobien inguruan «eraikitze gune bat» egingo dute. Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailetik azaldu dutenez, «behin lanak bukatutakoan harrobiak estali eta birgaitu» egingo dituzte.
Lehendik ere gai horren inguruan Eusko Jaurlaritzak «informazioa ezkutatu eta eztabaida galarazi» duela salatu izan du Legorretako Udalak, eta «informazio egiazkoa eta objektiboa» eskatu dute.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Zinema
'Los girasoles ciegos' filma
ATAUN, Herri antzokian - 2009-01-09
Zinema
'Los girasoles ciegos' filma
ATAUN, Herri antzokian - 2009-01-10
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.