Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko azaroak 20, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Ordizia ðð Baionak irabazi zuen atzo Haurugby nazioarteko torneoa; aurten, Trevijanon ez baizik Altamirako zelaian egin den laugarren txapelketan. Jokalariek odol beroa erakutsi zuten Ordizian. Bukaeran paella-jana izan zen.

Gazteenen kemena

maider del olmo

Gaztetasunak ematen duen adorearekin sutsu aritu ziren errugbilariak Ordizian atzo, Haurugby torneoan, norbere kamisetaren koloreak defendituz. Onena Baiona izan zen eta Ordizia laugarren postuan gelditu zen hamar talderen artean.

Bi minutu iraun zuen goizeko patida bakoitzak. Denbora aldetik neurketa motzak izan ziren, talde guztiek elkarren aurka jokatzeko aukera izan zezaten. Eguraldia lagun, goizean giro bikaina izan zuten baina arratsalderako eguraldia goibeldu eta euri zaparrada artean jarraitu behar izan zuten txapelketarekin.

Atzoko Haurugby 2008 torneoa Ordiziako Errugbi Elkarteak antolatu zuen, aurten laugarren urtez eta Euskal Herriko eta Euskal Herriaz kanpoko haur-eskoletako hamar taldek parte hartu zuten. Bi multzotan banatuta aritu ziren honako talde hauek: Baionako Avyron, R.C. Santander, Gernika R.T., Bearnoko Bal eta USEP taldeak, Getxo R.T., Hendaiako Stade, Donibane Garaziko Nafarroa 1 eta Nafarroa 2 taldeak, eta Ordizia Rugby. Goizean sailkapen faseko partidak jokatu zituzten eta arratsaldean erabaki zen torneoa.

Hiru sari

Talde bakoitzeko lehenengo bi sailkatuek Ordizia Rugby Saria jokatu zuten, bigarren sailkatuek Hagapeko Saria, eta hirugarrenek Ordiziako Udala Saria.

Torneoko sari nagusia Baionako Avironentzat izan zen, sailkapenean lehenen postuan bukatu zuelako. Bigarren, Hendaia geratu zen, hirugarren Usep eta Ordizia laugarren. Horrenbestez, Hagapeko saria Hendaiarentzat izan zen eta Ordiziako Udalak ematen duena Usep-ek eskuratu zuen. Jokalari onenaren saria, berriz, Hendaia taldeko Joanesi eman zioten.

Antolakuntza lanetan ibili den Ordizia Errugbi Elkarteko Juanma Aldanondo, gustura agertu zen torneoarekin. Ordiziak lortutako laugarren postuarekin ere pozik zegoen, «nahiz eta hirugarren postua esku-eskura izan dugun». Paella-jana egin zuten bukaeran.

Bestalde, Ordiziako errugbilariek gaur Donostian Euskadiko Txapelketa jokatuko dute, Bizkaiko eta Arabako txapeldunen aurka.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa