Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko azaroak 20, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Bi-Tarteanen Merkataritza Astea abian jarriko da bihar

Urretxu-Zumarraga

Besteak beste, aste honetan zehar zozketak egingo dira elkarteko dendetako erosleen artean.

idoia luzuriaga

Bihar hasiko da Zumarraga-Urretxuko merkatarien elkarteak, Bi-tarteanek, antolatutako Merkataritzaren VII. astea. Honen helburua, «batetik, Urretxu eta Zumarragako biztanleei urte guztian zehar herriko dendengan jarri duten konfiantza eskertzea da, zozketak eta herritarrentzako ekitaldiak antolatuz. Bestetik, Urretxu eta Zumarragako ohiko merkataritza bultzatzea» nahi dutela azaldu dute antolatzaileek.

Aste osoan zehar, Bi-Tarteaneko bazkide diren dendetan erostean, bezeroek zozketetan parte hatuko dute. 200 eurotako bost erosketa-bale eta bi pertsonentzat Asturias edo Kantabrian zortzi asteburu zozkatuko dira. Honez gain, bihar hitzaldi bat egongo da Sara Gonzalezen eskutik; eguerdiko 14:40etik 17:00era, Salmentarako motibazioa izenburupean, Urretxuko kultur etxean.

Asteburuko ekitaldiak

Asteburuari begira, ostiralean bostetan Irrintzi antzerki taldearen txotxongilo emanaldia izango da Areizaga-Kalebarren plazan, Zuktu Jaunaren Alfabetoa izenburupean. Seietan Les Enfants taldeak ikuskizun berezia egingo du kaleetan zehar, musika, antzerkia eta efektu bereziekin. Elkarteko kideek ere ospatuko dute merkataritza astea, besteak beste, ostiralean afaria eginaz. Bukatzeko, larunbatean, ipuin kontaketa eta haurrentzako tailerrak izango dira.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Ikastaroa

Adimen-Gimnasia ikastaroa
ORDIZIA, Ordiziako Jubilatuen egoitzan - 2008-10-14

Lehiaketa

Gabonetako XX. krisma lehiaketa
URRETXU, Zumarraga-Urretxun - 2008-11-01

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa