
Saskibaloiaren egun handia Aldirin
urretxu Aldiri kiroldegiko harmailak bete egin ziren atzo, Real Madrileko beteranoen eta Goierri Verkolen arteko partida ikusteko. Goierri Kirol Elkarteko saskibaloi sailak gutxienez 1969. urtetik saskibaloian lanean buru-belarri jardun duten Balentin Berriotxoa, Anton Rodrigez eta Paco de Miguel omentzeko antolatu du ikuskizuna. Partida hasi aurretik Goierriko arduradunek oroigarriak banatu zituzten omenduen artean; Real Madrilek eta Goierrik oroigarriak trukatu zituzten. Partida giro paregabearekin hasi zen harmailetako ikusleei esker. Irudian, Real Madrileko beteranoak Goierrik omendutako hiru urretxuarrekin.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Azoka
X. Garagardo Azoka
ORDIZIA, Ordiziako Beti-Alai pilotalekuan - 2009-07-02
Ospakizuna
XXII. Agostinho Memoriala
ORDIZIA, Ordiziako Gaztetxetik abiatuta - 2009-07-04
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.