
'Irlandar eguna' izango da bihar Ormaiztegin
Ormaiztegi
Irlandarren kultura ezagutu eta ikastea dute helburu; Gazte Asanbladak eta Udalak antolatu dute jaialdia.
e. gorrotxategi
Ormaiztegiko plazak irlandar kutsua hartuko du bihar iluntzean. Horixe dute helburu aurrenekoz Irlandar Eguna antolatu duten Gazte Asanbladak eta Udalak.
«Urtean zehar festak antolatzeko bakarrik biltzen gara. Beraz, dinamika aldetik nahiko motel gabiltzala ikusita zerbait egitea pentsatu dugu. Historikoki gure herriaren eta Irlandaren artean antzekotasun ugari egon dira; gatazkak sentimendu batzuk sortzen ditu, eta sentimendu horiexek dira berdin izatea eragiten dutenak. Horri buruz herria informatzeko aukera bikaina izango dela iruditzen zaigu», diote Gazte Asanbladan antolaketa lanetan murgilduta dabiltzanek.
Festa giroan irlandarren kultura gertuagotik ezagutzeko parada izango da.
Arratsaldetik gauera izango da zer ikusi eta zer ikasia Ormaiztegiko plaza inguruan: hitzaldia, ikus-entzunezkoa, garagardoa eta kontzertua, besteak beste.
Bateren batek bertan afaldu nahi izanez gero parrillak jarriko dituzte antolatzaileek, norberak bere afaria eraman dezan. Garagardo irlandarrak ere ez du hutsik egingo. Gune berezia jarriko dute.
Irlandarekiko lotura lehenengo aldiz egingo da, baina Ormaiztegik saharar herrialdearekiko gertutasuna azaldu izan du lehendik ere. Beraz, sakonago ezagutuko duten bigarren herrialdea da.
egitaraua
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Zinema
Zine Kluba
LEGAZPI, Latxartegi aretoan - 2009-01-09
Musika
10. urteurrenaren barruan antolatutako kontzertua
LEGAZPI, Latxartegi aretoan - 2009-01-11
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.