Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2009ko uztailak 4, Larunbata

Harpidetu zaitez!

Ostadarrek mendiko eta naturako argazkien lehiaketa deitu du

Gizartea

Laugarren deialdian argazki digitalak jasoko dituzte, eta hori da lehiaketaren berritasun nagusia.

I. luzuriaga

Ostadar mendi taldeak mendiko eta naturako argazkien laugarren lehiaketa antolatu du. Ekitaldi honetan berritasuna da argazki digitalak jasoko dituztela. «Argazkilaritzaren aro berriek urrats hau ematera bultzatu gaituzte». Gainera, «berritasuna eta berria dena» baloratuko dituzte nagusiki lehiaketako epaileek.

Aurten ere Xabier Ormazabal mendizalea eta elkarteko bazkide zena gogoratuko dute. Alpinismoa ondoen islatzen duen irudiak Ormazabalen izeneko saria jasoko du. Guztira bost sari banatuko dituzte, egile bakoitzak bakarra jaso ahal izango badu ere.

Mendiaren astean

Lanak urriaren 25era arte jasoko ditu Ostadarrek. Ohi bezala mendiarekin eta naturarekin zerikusia duen guztia aurkeztu ahalko da: paisaiak, landaretza, fauna, mendiko biztanleak, eskia, eskalada...

Epaimahaiaren erabakia Ostadarren Mendi Astearen barruan emango dute jakitera, urriaren 28an hain zuzen, Zelai Arizti zinema aretoan lehiaketan aurkeztutako lan guztien proiekzioaren ostean.

Egile bakoitzak gehienez hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu, CD edo DVD batean, gutxienez 300 ppp-ko bereizmenarekin.

Interesatuek posta elektronikora (lehiaketa@ostadar.org) idatzita ere eskura dezakete informazio gehiago, baita www.ostadar.org webgunean ere. Ostadarrek Interneten duen atarian daude ikusgai aurreko urteetako lan saridunak.

 

sariak



Bildumarik onena. 500 euro.

Bigarren bilduma. 300 euro.

Hirugarren bilduma. 200 euro.

Xabier Ormazabal saria. 200 euro.

Herriko bildumarik onena. 200 euro.

Nora bidali

Ostadar Lehiaketa. Kultura saila. Zelai Arizti kultur etxea. 20.700 Zumarraga.

Ostadar Lehiaketa. Kultur etxea. 20.700 Urretxu.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Ospakizuna

XXII. Agostinho Memoriala
ORDIZIA, Ordiziako Gaztetxetik abiatuta - 2009-07-04

Musika

Loretxe eta Fiachras taldeen kontzertua
ORDIZIA, Ordiziako Gaztetxean - 2009-07-04

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

Lege Informazioa