Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2009ko urtarrilak 8, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Urola Bihotzean taldeak bere proiektua aurkeztu du

Futbola

Bazkidearen «ilusioa berreskuratu» eta Urola «berriz ere Gipuzkoa mailan erreferente izatea» nahi dute, besteak beste.

idoia luzuriaga

Urola kirol elkarteko futbol saileko zuzendaritzarako hautagaitza aurkeztu zuen atzo Zumarragako kultur etxean Urola Bihotzean plataformak, ekitaldi publiko batean.

Asier Murua buru duen talde horrek argi utzi nahi izan zuen hasi aurretik «azken egunotan entzun diren zurrumurru guztiak ezeztatzen» dituztela. «Gure hautagai zerrendak duen asmo bakarra gaur hemen aurkeztuko ditugunak dira eta horretara etorri gara».

Urola bihotzean plataformak «bazkidearen ilusioa berreskuratu» nahi du eta taldea «berriz ere Gipuzkoan erreferente» izatea.

Talde guztiak mantendu

Aurkezpenarekin batera, oinarrizko futboleko jokalarien gurasoei mezu bat helarazi nahi izan zieten, «zurrumurruen aurrean lasai egon daitezen», talde guztiak mantenduko dituztela esanez.

Urola Bihotzean «hainbat urtetan futbolaren atal desberdinetan, jokalari, entrenatzaile, zuzendaritza batzordeko kide, guraso, eskarmentu handiko elkartearen bazkide talde bat» bezala definitu zuten plataformako kideek. «Gure artean elkartearen inguruan hainbat zalantza eta kezka sortu dira, eta momentu batean gaur egungo zuzendaritzari idatzizko hausnarketa bat helarazi genion. Hor koka dezakegu gure zerrendaren sorrera». Bertan adierazitakoaren arabera, eta atzo azpimarratu zutenez, «ez gara inoren aurkari, baina aginte ziklo bat amaitzen ari dela ikusten dugu. Zuzendaritzari esker ona zor diogu, baina badira zenbait gai, hala nola sailkapenak, elkartetik alde egiten duten jokalariak, kirol planifikazioa, jokalarien hautatze prozesua, pertsona aski prestatuak elkartetik kanpo egotea eta abar, eztabaidagarri iruditzen zitzaizkigunak. Bere garaian aukera hori ukatu zigutenez, gure hautagai zerrenda sortzeko erabakia hartu genuen», azaldu zuten Muruak eta zerrendakideek zaleen aurreko aurkezpenean.

Lehen taldean bajak

Plataformak jokalariei dagokienez azaldutakoaren arabera, «badakigu ez direla soberan egongo. Lehen taldeak baja garrantzitsuak izango ditu eta horren aurrean hainbat talderekin harramanetan jarri gara jokalariak uzteko aukera azter dezaten».

Oinarrizko futbolean planteatzen dituzten ekintzak «Urolaren mesederako» izango direla azpimarratu zuten, elkartea berriro ere Gipuzkoan «erreferente» izan dadin. «Zumarragako eta Urretxuko biztanle kopurua kontuan hartuz gero Gipuzkoan bederatzigarren postuan gaude, baina hori ez dator bat futbol taldeen kokapenarekin; izan ere, futbol mailari begiratzen badiogu, gure herrikoak 26tik 25. postuan daude». Egoera hori aldatzeko lan egingo dutela adierazi zuten plataformaren aurkezpenean.

Urola kirol elkarteko hauteskundeak ostegunean burutuko dira, goizean eta arratsaldean, Zelai Arizti kultur etxean.

 

kirol proiektua



Urola Bihotzean taldearen erronkak honakoak dira, plataformaren arabera: «Guztiok dibertitzea, jokalari, entrenatzaile, zuzendari, guraso eta abar; kluba desiratua izatea, guztiok garrantzitsu senti araztea, Urolako elastikoa janzteaz harro egon daitezela, konpromisoa; inflexio puntu bat sortzea, bazkidearentzat ilusioa; lehiakorrak izatea; kluba merezi duen mailan kokatzea, eta Gipuzkoan berriro erreferente bihurtzea».

Ekimenak

Jolakarien hautatze prozesua aldatu.

Kirol Batzordea sortu.

Gaur egungo taldeak mantendu. Horiekin batera berriak sortzeko eskaera aztertu.

Jokalariak berreskuratzen saiatu.

Entrenatzaileak berreskuratu. Era berean, gorputz heziketan bi lizentziadunekin lankidetza eta entrenatzaileen formakuntzan inbertsioa egin. Entrenatzaile ikastaro bat egiteko lidertza hartu Zumarraga-Urretxun.

Elkarteko arloen autonomia bultzatu.

Hautagaiak

Asier Murua, Valentin Barrena, Serafin Garciandia, Luis Molina, Matias Sanchez, Manu Alberdi, Eba Mauleon, Javier Toquero, Angel Manuel Herreros, Delfin Moreno, Luis Angel Tellez, Aitor Alvarez de Arcaia, Toni Fernandez, Ramon Corriols, Juanjo Saez, Regino Jorge, Jesus Maria Alberdi, Martin Agirre, Jose Maria Agirrezabal, Emilio Romero eta Jose Maria Bermejo.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa