Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2009ko uztailak 4, Larunbata

Harpidetu zaitez!

Joko integratzaileak izango dira bihar

Zumarraga

Eiluzek antolatuta gazteek boccia eta slalomean parte hartzeko aukera izango dute Zelai Ariztin.

i. luzuriaga

Eiluz, Urola Garaiko gutxitu fisikoen elkarteak antolatuta, Joko Integratzaileen edizio berri bat izango da bihar arratsaldeko bostetatik aurrera, Zelai Arizti parkean. Bertan, Zumarragako Gazte Txokokoek eta gerturatzen diren guztiek parte hartu ahal izango dute. Aurten bi modalitate kaleratuko dituzte, boccia eta slaloma hain zuzen.

Helburua, «gure egoeran egin daitezkeen jokoak ezagutu eta nola egin daitezkeen jakitea da», diote Eiluz elkartekoek, «eta parte hartu dezatela».

Azken urteotan «10-15 urte bitarteko gaztetxoak gerturatu ohi dira joko hauetan parte hartzera, gazte txokokoek badakite nola egiten ditugun eta urtero etorri ohi dira». Ekimena nagusiki adin tarte horri zuzenduta egongo da. Eguraldi txarra eginez gero Euskadi plazako arkupetan egingo dira jokoak. Ekitaldia arratsaldeko zazpiak inguruan bukatutzat emango dute.

Bestalde, irailari begira Kirol Jardunaldi Integratzaileak antolatu dituzte Eiluz elkartekoek, baina «ekimen ezberdinak dira, kirola eta jokoa tartean bada ere, izaera ezberdineko bi atal dira», azaldu dutenez.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

"Zumarragako txokoak"
ZUMARRAGA, Zelai Arizti erakusketa aretoan - 2009-06-19

Irteera

Amezketa-Egurbide-Urkute-Kobagaina-Lizarrusti
ORDIZIA, Ordiziako Mendizaleak elkartetik abiatuta - 2009-07-05

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

Lege Informazioa