Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2009ko urtarrilak 8, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Quebrantahuesos eta Trepariscos txirrindu probetan goierritar asko

Goierri

Eskualdeko herri askotako ordezkaritza bilduko da Sabiñanigon gaur; Goierri elkartetik, adibidez, 75 kide joan dira.

i. luzuriaga

Asteburuan goierritar ugari izango da Sabiñanigo (Huesca, Espainia) eta inguruetanTrepariscos eta Quebrantahuesos txirrindularitza probetan parte hartzeko. Eskualde osoko ehunka txirrindu zaletuk parte hartuko du Pirinioetako etapa gogorrean. Horietako asko Urretxu-Zumarragako Goierri Kirol Elkarteko txirrindulariak dira, eta aurten inoiz baino jende talde handiagoa osatuko dute.

Urretxuko elkartearen bidez, 90 kilometroko Trepariscos egiteko 28 pertsonak eman dute izena, erdiak emakumeak. Duela bi urte jarri zen abian Goierriko emakumeen taldea gero eta indar handiagoa hartzen ari da; iaz taldeko emakume bakarrak hartu zuen parte. «Poliki-poliki hasi zen ekimena baina gaur egun sendotutako taldea da; oso pozik gaude, bai partaidetza aldetik, bai egiten diren irterengatik», azaldu du Goierriko kide Iñaki Urdangarinek. Quebrantahuesos probak 205 kilometroko ibilbidea du. Urretxu-Zumarragatik 45 partaidek eman dute izena. Taldeko bi neskak egingo dute ibilbidea.

Txirrindulariekin doazenak

Parte-hartzaileez gain txirrindulariak ikustera joaten direnak ere asko dira. «Partaide bakoitzeko bataz beste lau-bat lagun joaten dira; hortaz, atera kontuak. Gurean izena eman ez baina bere aldetik doazenak ere badira». Goierrikoek jantzia estreinatuko dute, azken hamar urtean diseinu bera erabilita gero. Jantziak Urbe dendan eskura daitezke eta uda ondoren negukoak salduko dituzte.

Bi probetan 9.500 txirrindularik parte hartzea espero dute antolatzaileek. Iaz, Lagun Onak taldeak izan zuen ordezkaritza handienetakoa , 53 txirrindularirekin. Aurten Goierrik erraz gaindituko du.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa