
Ainhoa Sanzek estatu mailako garaile izan da 3.000 metroko lasterketan
Goierri
ðð
Oztopo-lasterketan irabazi du Sanz urretxuarrak; Alazne Furundarena ordiziarra 100 metrokoan bigarren.
m. luki
Ainhoa Sanz urretxuarrak eta Alazne Furundarena ordiziarrak egundoko lorpenak eskuratu dituzte asteburuan Gasteizen, Espainiako Atletismo Txapelketan. 3.000 metroko oztopo-lasterketan urrezko domina atera du Sanzek, eta 100 metrokoan zilarrezkoa Furundarenak.
Urola Garaia Auxkal taldeko Ainhoa Sanz oso pozik agertu da garaipenarekin: «Nire marka hobetu nahi nuen, eta lasterketa erraza izan zen. Bigarren itzulirako bakarrik nengoen, baina azkenaldera erritmoa jaitsi beharra izan nuen eta ezin izan nuen marka hobetu».
Uda partean proba bat baino gehiago izango du Sanzek, Tenerifeko absolutuen txapelketan parte hartu ahal izateko. Asteburuan Avilesen (Asturias, Espainia) egingo du korrika.
Furundarenak denboraldiko denbora onduz eskuratu du bigarren postua 100 metroko abiadura lasterketan. 12,15 segundoan geratu zuen kronometroa Txindoki-Jaso taldeko atleta ordiziarrak.
Denbora horrek Polonian jokatuko den Munduko Txapelketan parte hartzeko aukera eman dio, baina ikasketa kontuak direla-eta Furundarena ez da hara joango.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketa
XVI. mendeko jantzien erakusketa
SEGURA, Ardixarra etxean - 2009-06-15
Kirola
Futbol 7 txaplketako final eguna
LEGAZPI, Bikuņa futbol zelaian - 2009-07-04
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.