Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko azaroak 20, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Ilunabar literarioa egingo da bihar zaleekin eta idazleekin

Kultura

Iaz egin bezala, literatura izango da saioaren ardatza; ekitaldian 'Luma berrien eleak' aurkeztuko dute.

idoia luzuriaga

Iaz egin zen bezala, aurten ere Luma berrien eleak aldizkariaren aurkezpenarekin batera Ilunabar Literarioa antolatu dute Zumarragan. Bertako eta kanpoko idazleek parte hartuko dute. Ekitaldia kultur etxean egingo dute, bihar 19:30ean. Antolatzaileek adierazitakoaren arabera ez da ekitaldi itxia izango; «norbaitek testuren bat irakurtzeko asmoa balu, gonbidatuta dago». Parte hartuko duten herritarren zerrenda ez dago itxita, «horretan dihardugu egunotan», diote antolatzaileek.

Iaz bezala, ekimenak herriko kultura arloan literatura sustatzea du helburu nagusietakoa, eta horregatik parte hartzea garrantzitsua dela nabarmendu dute.

Ilunabar literarioan Bergarako Idazle Eskolako ikasleen lanak biltzen dituen Luma berrien eleak aldizkariaren seigarren zenbakia ere aurkeztuko dute.

«Zenbaki honetan berrikuntza batzuekin dator Idazle Eskola. Alde batetik azalaren diseinua aldatu egin da, eta bestetik Idazle Eskolako ikasleek kudeatzen duten www.idazten.com webgunean irakur daitezke aldizkari hau eta aurreko zenbaki guztiak».

Atari digital hori, Bergarako idazle Eskolako ikasleek eta ikasle ohiek egituratu dute. Idazlanak bertan argitaratzeko, kideen lanak irakurtzeko eta lanen inguruko iritziak eta iruzkinak suspertzeko helburua du webguneak.

Entzun eta ikusi

Webguneko Entzuketak atalean klikatuz gero aldizkarian horretarako prestatutako lanak entzun daitezke, eta Bideoak atalean ikusi ere bai. Lizarrako poesia jardunaldietan irakurritako aldizkariko testu batzuen bideoak daude, hain zuzen. Aldizkari berrian aurrekoetan ohiko bihurtu diren atalak daude, baina aurten animaliak jarri dituzte haria lotuz, armiarmak, katuak edo ipurtargiak. Iritzi eta gogoetak atalean dibulgazio eta iritzi saila garatzen da.

Hamar narrazio irakur daitezke, tartean Amaia Artolazabal, Gorka Azkarate eta Iban Balerdi goierritarrenak. Itxaro Bordari Ainara Maiak egindako elkarrizketa, eta poema eta irakurketak Amaia Lasa, Karlos Linazisoro, Aingeru Epaltza edo Jokin Muñozen liburuen iruzkinekin ere badaude.

Aldizkaria Zumarragan, Bilbon, Donostian, Gasteizen, Irunen, Bergaran, Zarautzen, Mendaron eta Aretxabaletan eros daiteke.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa