Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2009ko urtarrilak 8, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Artizeko esleipen oinarriak adostu dituzte

Azpiegiturak

Artiz auzoan eraikiko diren babes ofizialeko etxeen izendapena Etxebideren bitartez egingo da.

i. luzuriaga

Zumarragako Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Sailak Artiz auzoan egingo diren babes ofizialeko 42 etxebizitzen esleipena Etxebideren bitartez egitea adostu dute. Etxebizitza horietatik 21 berkokapenetarako erabiliko dira, eta esleitu beharreko etxebizitzetatik honako kupoak erreserbatuko dira: bi etxebizitza mugikortasuna behin betiko murriztua duten pertsona ezgaituentzat izango dira; 13 etxebizitza 25 eta 35 urte bitarteko pertsonek osatutako bizikidetzako unitateentzat gordeko dira; eta beste sei gainontzeko eskatzaileentzat. Lagapen erregimena jabetzakoa izango da, eta iazko azaroaren 30a baino lehen Etxebiden erregistratutako eskariak hartuko dituzte kontuan. Jakinarazpenak lurralde ordezkaritzen iragarki taulen bidez emango dira jakitera.

Diru -sarrerak

Era berean, onartuak izateko eskatzaileek egiaztatu beharko dute 2006ko urteko jardunaldian diru sarrera 9.000 euro eta 33.000 euro bitartekoa izan zutela. Mugikortasun edo adimen urritasuna duten pertsonen kasuan, gutxieneko 3.000 euroko diru-sarrera egiaztatzearekin nahikoa izango da.

Zumarragan erroldatuta

Artizeko etxebizitzak eskuratu ahal izateko erroldaren baldintza ere bete beharko da. Titularretako batek Zumarragan erroldatuta egon behar du, gutxienez urte betean, atzoko data kontuan hartuta.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Zinema

Zine Kluba
LEGAZPI, Latxartegi aretoan - 2009-01-09

Zinema

'Los girasoles ciegos' filma
ATAUN, Herri antzokian - 2009-01-10

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa