Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2009ko uztailak 4, Larunbata

Harpidetu zaitez!

TTT Goiko enpresako langileak greba mugagabean daude

Gizartea

Itunaren inguruan akordiorik lortu ez izana eta «gerentziaren komunikazio eza» salatu dute langileek.

i. luzuriaga

Zumarragako Argixao poligonoan dagoen TTT Goiko enpresako langileak greba mugagabean daude, enpresa-itunaren eta hitzarmenaren inguruan gerentziarekin sortutako akordio eza dela eta.

Langileen arabera lantegian sortutako plataforma batek proposatutako hitzarmena negoziatzen hasi zirenean «atzera bota» zien enpresak proposatutakoa. «Hiru puntu aurkeztu zizkigun gerentziak, kontratuen indarraldia, orduen gutxitzea eta ordainsarien ingurukoak. Bi lehenek negoziaziorako tarterik ez zutela eskaintzen adierazi ziguten». Grebarako deialdiaren aurrean, «itunaren iraupenean aldaketa batzuk eta ordainsariena aztertuko zutelakoan gelditu ziren baina tarte horretan behin-behineko langile bat kaleratu zuten. Gure ustez kaleratze horrek egoera honekin harreman zuzena dauka, eta horregatik orain lan hitzarmenaz gain langile horren lanpostua aldarrikatzeko ere bagaude greban», diote langileen ordezkariek.

Elkarretaratzea

Bestetik, greban dauden langileek salatu dutenez «istiluak egon izan balira bezala» Ertzaintza etorrarazi dute lantegiko arduradunek. «Etorri ziren modu berean alde egin behar izan zuten, protesta baketsuan ari gara eta». Bergarako egoitzan ere elkarretaratzea egiten dute egunero. «Gerentziaren komunikazio eza» salatu eta «egoerak bere horretan» jarraituz gero greba jarraitzeko asmoa dute.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

Lege Informazioa