
Akeru enpresak kudeatuko du gaurtik aurrera Eguneko Zentroa
Urretxu
Etxez etxeko zaintza zerbitzua ere esleitu dio Udalak; subrogazioz lehengo langileek jarraituko dute.
m. luki
Urretxun adinekoentzat egunean zehar egoteko zerbitzua eskaintzen duen Eguneko Zentroa, eta menpekotasuna dutenentzako etxez etxeko zerbitzua Akeru enpresak kudeatuko ditu aurrerantzean. Gaurtik aurrera Akeruren esku egongo da bi zerbitzu horiek gidatzea eta ematea.
Urretxuko Udalak hitzarmen bidez esleitu ditu bi gizarte zerbitzu horiek, Iñaki Zabala alkateak eta Akeru enpresako arduradun Juanjo Imazek atzo sinatutako akordioarekin.
Akeru enpresak gaur bertan hartuko du Eguneko Zentroaren gidaritza, baita etxez etxeko zaintza zerbitzuarena ere. Zabala alkateak adierazi duenez «etapa berria» hasiko da orain gizarte zerbituen arloan; «Urretxuko herriaren mesederako izatea espero dugu».
Aurretik Eguneko Zentroan eta etxez etxeko zerbitzuan zebiltzan langileen subrogazioa egin dute, hau da, lehenagoko langile guztiek jarraituko dute Akeru enpresarentzat lan bera egiten.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketa
XVI. mendeko jantzien erakusketa
SEGURA, Ardixarra etxean - 2009-06-15
Erakusketa
"Zumarragako txokoak"
ZUMARRAGA, Zelai Arizti erakusketa aretoan - 2009-06-19
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.