Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2009ko uztailak 4, Larunbata

Harpidetu zaitez!

Ingurumen Batzordeak GAP programan parte hartzeko deia egin du

Ingurumena

Zumarraga, Urretxu, Legazpi eta Ezkio-Itsasoko biztanleek hartu dezakete programa horretan parte.

i. luzuriaga

Aste Berdean aurkeztu zen bezala, ekainaren 5etik irailaren 14ra arte GAP Ekintza Plan Globala programan parte har dezakete Urola Garaiko mankomunitateko biztanleek. Horren harira, Zumarragako Ingurumen Batzordetik bizilagun guztiak gonbidatu dituzte bertan parte hartzera. Batzordekideek esan dutenez, «orain arteko partaidetza ez da oso nabarmena izan, eta herritarrak animatu nahi ditugu, ez baita ahalegin handirik egin behar, ekintza xumeak baizik».

Internetez

Parte hartu nahi duten etxeek Uggasaren webgunean, udalen webetan eta www.udalsarea21.net gunean eman dezakete izena, programa Interneten bidez garatzeko. Hala eginez gero, paperaren eta energiaren kontsumoa gutxitzen lagunduko dutela gogorarazi dute. Paperean ere egin daiteke programa, kultur etxeetan, kiroldegietan, udaletxeetan edota etxean Gidarekin batera jasotako liburuxkari atxikitako kupoia bidaliz.

Programaren helburua eguneroko ohiturak aldatzen laguntzea da, uraren eta energiaren kontsumoan, garraiobideen erabileran, erosketak egiteko moduan, eta etxean bertan egin daitekeen hondakinen kudeaketan.

Aholku praktikoak

Parte hartzen dutenek ingurumena hobetzeko aholku praktikoak jasoko dituzte, lantzen dituzten gaien inguruan. Programa osoa egiten duten etxeek Etxe Ekologikoaren Ziurtagiria jasoko dute, haien laguntzaren eta ingurumena zaintzeko hartutako konpromiso pertsonalaren erakusgarri.

Aurreko bi edizioetan 55 udalerritako 17.000 familiak hartu dute parte. Goierrin Zumarraga, Urretxu, Ezkio-Itsaso eta Legazpiz gain ez dago beste herririk parte hartuko duenik.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

XVI. mendeko jantzien erakusketa
SEGURA, Ardixarra etxean - 2009-06-15

Erakusketa

"Zumarragako txokoak"
ZUMARRAGA, Zelai Arizti erakusketa aretoan - 2009-06-19

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

Lege Informazioa