Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko azaroak 20, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Arbuluk Zumarragako alkate kargua utzi du, eta FEVEn ariko da aurrerantzean

Zumarraga

Momentu honetan Serrano da jarduneko alkatea; hamar egunetan alkate berria aukeratu beharko da.

idoia luzuriaga

Atzo egindako udalbatzar berezian Anton Arbuluk uko egin zion alkatetzari, eta horrenbestez Zumarragako alkate kargua utzi du, FEVE enpresan lanean hasi behar duelako lanean. Azkenaldian zurrumurru ugari bazebilen albistearen inguruan, baina udalbatzarrerako osteguneko deialdian jakin zen udal ordezkarien artean.

Atzoko ekitaldian Arbuluk uko egitearekin batera, Udalbatzak horren berri jakin eta alkate berria aukeratzeko prozedura hasi zen martxan. Momentu honetan Mikel Serrano da jarduneko alkate, lehen alkateorde bezala zegokiolako. Datozen hamar egunotan beste udalbatzar berezi bat deitu beharko du, alkate berria aukeratzeko. Alkatetzari uko egiteak ez du zertan zinegotzi izateari uko egitera behartzen. «Momentuz» zinegotzi jarraituko du Arbuluk.

Udal idazkariak legezko prozedura bete eta gero, Arbuluk hartu zuen hitza. «Nire herria hiru legealditan zerbitzatu ondoren etapa berri bati ekingo diot nire bizitzan». Herritarrei, zinegotziei (bereziki PSE-EEkoei), eta gainontzeko alderdietako kide eta funtzionarioei eskerrak eman zizkien «emandako laguntzagatik eta egindako lanagatik». «Politika gaien gainetik bizikidetza dagoela ikasten lagundu didatenei ere eskerrak eman nahi dizkiet. Zumarragan jaio, Zumarragan bizi eta bertan jarraituko dut herria zerbitzatzeko bokazioarekin».

Deialdia

EAJko bozeramaile Juanjo Sagarnak «deialdiaren urgentzia dela eta harrituta» zeudela adierazi zuen. Alkate bezala, «EAJrekiko leialtasun falta eta informazio eta komunikazio gabezia» gaineratu zizkion Arbuluri. Dena den, ibilbide berrian «onena» opatu zion. Valeriano Martinez PPko bozeramaileak ere hitza hartu zuen, «elkarrekin lan asko egin dugu» azpimarratuz. «Hala jarraituko duzulakoan nago eta zorionak egindako lan onagatik».

Azalpenak

Ikerne Badiola EAko bozeramailea ados zen Sagarnarekin deialdiaren bat-batekotasunagatik. «Kalean izan diren zurrumurruen aurrean azalpen gardenago bat nahiago genukeen», esan zuen.

Mikel Serrano PSE-EEko bozeramailearentzat «egun berezia» zen atzokoa, eta entzundakoak esateko egunik egokiena ez zela adierazi zuen. «Deialdi berezia egiteko garrantzizko gaia dela uste dut». Zortea opatu zion Arbuluri.

Arbuluk eskerrak eman zituen berriz. «Elkar ikusiko dugulakoan nago» hitzekin bukatu zen bilkura.

 

Arbuluk bizikidetzaren garrantzia nabarmendu du



Ukaezina da Anton Arbulu alkate berezia izan dela Zumarragarentzat, eta bere agurrak ez duela inor indiferente utziko . 1951n jaioa, Arkitekto Tekniko ikasketak egin zituen. 1991etik 1995era Zumarragako Udaleko zinegotzi izan zen, eta ondoren alkate izan zen 1995etik 1999ra, 2003tik 2007ra eta atzo arte oraingo legealdian. Orain FEVEn hasiko da lanean, horren lursailak urbanistikoki koordinatu eta ordenatzeko. Horregatik, Udal Gobernu Autonomikoekin harreman zuzena izango du Arbuluk, HITZAri adierazitakoaren arabera. Dena den, Zumarragan bizitzen jarraituko du. Hasiera batean zinegotzi kargua mantenduko du, baina ez daki zehatz noiz arte.

Alkate izan den garaitik guztiaren gainetik «herriko bizikidetza» azpimarratu du. «Hori da garrantzitsuena eta hori garatu behar da». Horrekin batera, Zumarragako erdigunearen eraldatze urbanistikoa nabarmendu du. «10.000 biztanleko herri gutxitan aurki daiteke erdigunean antzerki areto bat, parkea, lur azpiko aparkalekua eta kultur etxea. Eta hori, kontuan izan behar dugu, gure aurretik izan zirenen antolaketa urbanistikoari zor diogu. Azpiegitura horiek guztionak dira». Auzoek jasandako eraldaketa ere nabarmendu du. «Auzoetan baliabideak asko hobetu dira. Lorezaintzan eta garbiketan ere aurrerapauso garrantzitsuak egin dira, baina hobetzen jarraitu daiteke, noski».

Beste alderdian, bete gabeko ametsik ere badu Arbuluk bere agurreko garaian: Antio eta hango interpretazio zentroa eginda ikusi ez izana. Zalantzarik gabe onartu du hori egiteke gelditu dela, «baina prozesuan dago. Antio Zumarragarentzat eta eskualde guztiarentzat garapen puntu garrantzitsua da nazioarte mailan, erakargarri turistikoa da eta».

Alkate kargutik agurtu den unean herritarrei helarazi nahi liekeen mezua «Zumarragak etorkizuna duela» da. «Lasaitasunez eta soseguz ekin behar diogu, eta bizikidetza landu bide horretatik bakera iristeko».

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Ikastaroa

Areto-dantza ikastaroa
ORDIZIA, Ordiziako Jubilatuen egoitzan - 2008-10-01

Musika

Santa Zezilia zikloa
ZUMARRAGA, - - 2008-11-20

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa