Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2009ko uztailak 4, Larunbata

Harpidetu zaitez!

Urretxu ðð KK in Zona kolektiboko gazteei lokala utzi die Urretxuko Udalak Gaztelekuaren parean; ekainean Kale Sustraiak taldeak antolatutako ekintzak aprobetxatuz egoitza berriaren aurraldea grafitiz margotu dute.

'KK in zona' indar berriz

miriam luki

Urrats berri bat egiteko prest daude KK in Zona taldeko gazteak. Urretxuko Udalak utzitako lokala egokitzen ari dira, irratiaren egoitza hara eramateko. Leihoak ipintzen dakienak leihoak ipini ditu; ateekin eskarmentua duenak ateak jarri ditu; berdin argiarekin. Materialak hamaika modutako birziklapenaren ondorio dira. Izan ere, KK in zona irratiaren proiektuak autogestioa du oinarri, eta horretarako auzolana da modu bakarra.

Horretan ari dira KK in Zonako gazteak. Ekainean Gazte Asanbladak antolatutako Gaztelekuaren 30. urteurrenaren inguruko ospakizunen barruan Kale Sustraiak taldeko kideek grafitiz margotu zuten irratiaren egoitza berriko aurraldea. Orain barruan ari dira lanean.

«Motz tabernaren ondoko lokala behin-behinekoa zela bagenekien, azpiegiturak oso eskasak ziren fundamentuzko irratia egiteko», dio Alex Areizagak, KK in Zona taldeko kideak.

«Kultur etxekoekin hitz egiten hasi ginen lokal berri bat lortzeko aukerarik ba ote zegoen ikusteko. Lokal hau interesatzen zitzaigula esan genienean harrituta gelditu ziren», jarraitu du Xabi Plazaolak. Lokala orain arte udaleko brigadak erabili du. «Bagenekien berritze lanak egin beharko genituela, baina prest geunden», gehitu du Aritz Ormazabalek.

«Irratia FMra pasatuko dugu eta entzuleria bat lortzea espero dugu, jendeak ilusio handia du lokal berriarekin», amaitu du Areizagak. Berritze lanak amaitu bezain pronto uhinetara eramango du ahotsa KK in Zonak, indar berrituta.



 


Hirurogei bat bazkide ditu jada irratiak



Iazko apirilean egin zuen lehenengo emisioa KK in zona irratiak. Motz tabernaren ondoko lokal batean egin ditu orain arteko urratsak. «Egoitza oso erosoa ez zen, izan ere teknikoak eta esatariak gune berean zeuden eta telefonoa ere irratitik entzuten zen».

Internetez hasi zituzten emisioak, eta orain FMra salto egin nahi dute. Iaz hori erronka handia zen arren, orain betetzear daude. Irratia sortu zutenetik KK in Zona kolektiboko kideek autogestioa izan dute helburu. Horregatik bazkideen zerrenda ireki eta dagoeneko hirurogei bat bazkide baditu irratiak.

Irratia KK in zona fanzinearen adar gisa sortu zuten. Beti ere espazio ireki gisa, irratian zer esana duen edonork sortu dezake bere programa, irrati librea baita.





 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

Lege Informazioa