Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2009ko uztailak 4, Larunbata

Harpidetu zaitez!

Santa Isabelen balorazio positiboa egin dute

Zumarraga

Zelai Ariztin espazio berri bat irabazi izana bereziki ona izan dela azpimarratu dute, besteak beste.

ERredakzioa

Aste honetan pasa berri diren Santa Isabel jaien balorazioa egin dute antolatzaileek eta orokorrean, positiboa izan da. Santa Isabel eguna asteazkena izanik ohi baino gehiago luzatu dira jaiak, baina ekitaldi aldetik orekatua egon da.

Alderdirik positiboenen artean, Zelai Arizti parkean lortu den espazio berria azpimarratu zen, kultura eta jai batzordetik adierazitakoaren arabera. «Dantza erakustaldia eta dantza libreko txapelketa bertan egin ziren eta jende ugari gerturatu zen. Esertzeko toki erosoak ere badu zerikusirik honetan eta bi ekitaldiak bi egunetan banatzeak ere bai».

Bestalde, zezen plazan antolatutako ekitaldiek oso harrera ona izan dute. «Publiko aldetik oso arrakastatsuak izan ziren eta orokorrean oso balorazio positiboa egin dugu».

Ohi bezala, Santa Isabel egunean sortzen diren jende pilaketek eztabaida sortu dute aurten ere; izan ere, meza bukatzerakoan elizako eskailerak hustutzea ez baita erraza eta horrek ere arazoak sortzen ditu.

Txosnei dagokionean, «aurten musikaren bolumena eta ordutegia dela eta hainbat kexa egon dira, beraz, hori jakinarazteaz gain datorren urterako hori gertatu ez dadin beharrezko neurriak hartuko dira».

Azkenik datorren urtean Santa Isabel eguna osteguna izanik, «jaien hasera asteazkenean izatea proposatu zen. Honela, helduen daborrada bera, asteazken gauean izango litzateke eta hortik aurrera gainontzeko ekitaldiak. Dena den oraindik badago denbora horretaz hitzegiteko».

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

XVI. mendeko jantzien erakusketa
SEGURA, Ardixarra etxean - 2009-06-15

Erakusketa

"Zumarragako txokoak"
ZUMARRAGA, Zelai Arizti erakusketa aretoan - 2009-06-19

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

Lege Informazioa