Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko azaroak 20, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Siberiatik Goierriko mendietara

Urretxu

Errusiatik 102 ume etorri dira aurten Euskal Herrira osasunez indartzeko; horietatik 80 bat Goierrin izan dira.

erredakzioa

Urretxuko Aikur erle museoak bisitari ugari hartu ditu asteburuan; tartean Errusiako Siberiatik etorritako laurogei bat umeren bisita izan dute Aikurren. Erleen mundua ezagutzeaz gain, kandelak ere egin dituzte museoan dituzten tailerretan.

Bikarte ongile elkartearen bitartez Errusiatik Euskal Herrira 102 haur etorri dira aurten, familia euskaldunen etxeetara. Udan zehar ume horien osasuna eta autoestimua sendotzea dira bisitaren helburu behinenak.

Bikarteren nondik norakoak

Bikarte 1997an sortu zen, eta Abanto-Zierbenan (Bizkaia) du egoitza nagusia. Euskal Herri osoan familia-bazkideak dituen elkarte ongilea da. Bikarteren helburu nagusietakoa Errusiako haurrei uda eta opor osasungarriak eskaintzea da; hondamendi ekologikoak bizi izan dituzten edota Errusiako umezurtz-etxeetan bizi-baldintza kaskarrak dituzten neska-mutilentzat harrera kanpainak garatuz. Kanpaina horiek tarteko, osasunez indartu eta umeen gizarteratzea eta birgaikuntza psikologiko eta soziala bultzatu nahi dute Bikarte elkartetik.

Aikurrera egindako bisita elkarteak berak haur eta familientzat prestatutako irteera zen.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Antzerkia

Antzerki emanaldia
LEGAZPI, Latxartegi aretoan - 2008-11-21

Musika

Beti Argi Musika Bandaren kalejira
ORDIZIA, Ordiziako kaleetan - 2008-11-21

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa