Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko azaroak 20, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Gutunak

Sarralderen erosketaren inguruan

Urretxuko Arau Subsidiarioen inguruko albiste bat irakurri dugu aste honetan. Bitxia da, behin berriro ere, eta 2007ko irailetik hirugarren aldia da jada, Arauak onartzeko beste epe bat zehaztu izana, eta prentsari udal ordezkariei eurei baino lehenago jakinaraztea. Bitxiagoa oraindik kontuan hartzen bada Planeamenduko azken bilera joan zen apirilaren 2an burutu zela udaletxean.

Gainera Udalak Sarralde erosteko eskaintzaren berri ematen da, azkenean gauzatu ez dena. Gai honi buruz ondokoa esan nahi dugu:

1. Gai hori lantzeko batzarra zein eratan deitu zen ikusita gure sorpresa. Urjentziazko izaerarekin, bozeramaileen bilkura deitu zen ekainaren 26rako, 27an urjentziazko batzarra burutzeko. Bozeramaileen batzarrean azaldu zitzaien prozesu hau ezagutzen ez genuen alderdiei gaia (EAk eta ANVk bazekiten aurrez), biharamunean onartzeko. Harrigarriki, udalbatzar hori idatzizko prentsa eta Urola Telebista bertan ez zirela burutu zen, duela urte batzuetatik ohikoa izan dena. Akaso onartu zen puntuetako batek ilegaltasun abisua eduki izana da horren arrazoia?

2. Udalbatzarrean proposatu zitzaigun Sarralde eskuratzeko ahalegina Udalak egitea, enpresaren jabe zenbait «putre eta marrazo» izan zitezen saihesteko. Baina, kuriosoki baita ere, alkateak onartu zuen herriko pertsonaren batek eta beste batzuek Sarralderen subastara proposamen bat aurkeztu zutela, eta egungo adjudikatariak hobetu zuela gero. Esan zuen, gainera, berak, alkate bezala, bazuela akordio bat herriko pertsona batekin eta beste batzuekin, adjudikaziodun suertatuz gero jabetza Udalari sal ziezaioten erositako prezioan, gehi gastuak, gehi «arrazoizko etekin» bat.

3. Alkateak garbi utzi du berriz ere eremu hori industrial ez izateko intentzioa duela.

Horren aurrean, zera esan:

EAJ-PNVk sinesten du eremu horrek industrial izaten jarraitu behar duela, askotan argi esan dugun bezala.

Ez dugu ulertzen zergatik Alkatetzak hartzen dituen eskaintzaile batzuk putretzat, eta beste batzuk, aldiz, ez. Ezta ere zergatik haietako batzuekin jada bazegoen akordio bat, ez Udalbatzak, ezta Bozeramaileen Batzordeak ere horren berririk ez zeukanean.

Beste behin ere alkateak bazter utzi gaituela sentitzen dugu, ezer ez baitzaigu jakinarazi tamaina handiko erabaki bati buruz, zeren Sarralde erostea eskuratze arrunt bat baino gehiago da, ekonomikoki eta estrategikoki gure herriarentzat dakarrenagatik.

Horrelako jarrerekin, partaidetza, bizikidetza eta begirunea indartzetik urruti eta hainbeste esaten baina egiten ez duten gerturatzetik urruti, honela jarduten dutenengandik geroz eta gehiago urrunarazten gaituzte. Udala gutxi batzuen korralitoa izango balitz bezala.

Itziar Agirre (EAJ). Urretxu.

 

Jasotako erantzunak:

1

2008-07-28

Denbora pasa ahala Zabala jauna Gonzalez jauna bezain alkate txar bihurtzen hari da Urretxurentzat. Herria erabat geldirik dago. Hitz gutxiago eta lan geihago!!!

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa