Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko azaroak 20, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Goierriko Itzulia antolatzeko ardura Federazioak hartu eta irailaren 13-14an egingo da

Urretxu

Goierri Elkarteak Itzulia ez zela egingo uztailean adierazi eta gero, Gipuzkoako Federazioak antolatuko du azkenean.

miriam luki

Irailaren 13an eta 14an jokatuko da Goierriko Txirrindulari Itzulia, aurtengoa hogeita zazpigarren aldia. Uztailean Goierri Kirol Elkarteko lehendakari Javier Garcia de Andoinek GOIERRIKO HITZAri adierazitakoaren arabera, «gauzak asko aldatzen ez» baziren Goierriko Itzulia ezin izango zutela antolatu iragarri zuen. Bertan behera geratuko zela zirudienean gauzak aldatu egin dira ordea, eta Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioak hartu du Goierriko Itzulia antolatzeko ardura.

Itzuliaren diru-gastuak txikitu egingo dira, Federazioak bestelako itzulia antolatuko duelako. Alde batetik kategoria jaitsi diote; aurtengoa challenge erakoa izango da. Hiru eguneko itzulia izan ordez bi egun iraungo du. Gainera, txirrindulariak eta epaileak gipuzkoarrak izango direnez Goierriko Itzulia antolatzeko azpiegitura gutxiago beharko dute, eta ondorioz gastuak ere txikiagoak izango dira. «Guk aurreikusitako beharren arabera aurrekontua 50.000 eurokoa zen, eta Federazioak antolatuko duen moduan aurrekontua 18.000 euroan gelditu da», dio Garcia de Andoinek.

Boluntarioen beharra

Guztira hogei talde izango dira Goierriko Itzulian, hamar txirrindulari talde bakoitzeko. Bulego iraunkorra Zumarragan ipiniko dute lehenengo egunean, Urretxun egun horretan Txalaparta Eguna ospatuko dutelako. Bigarren etaparako Urretxuko kultur etxean ipiniko dute, ohi bezala.

Gipuzkoako Federazioak bere gain hartu ditu kudeaketa lanak, taldeak lortzea barne. Goierri elkarteak tokian tokiko antolaketa egingo du, hau da, bidegurutzeetako seinaleak ipini edota kartelak jarri. Laguntzeko prest daudenak elkartera joan daitezke izena emateko datozen egunotan.



 


«Goierriko Itzuli honek ez du aurreko edizioekin zerikusirik»

J. Garcia de andoin ð - Goierri K.E.-ko lehendakaria

m. luki



Javier Garcia de Andoin Goierri kirol elkarteko lehendakaria da. Uztailean egunkari honi emandako elkarrizketan GoierrikoItzulia ez zela egingo ziurtatu zuen, «%99an». Arazo nagusia ekonomikoa zela adierazi zuen, baita boluntarioen eskasia ere.

Zerk egin du posible Itzulia antolatu ahal izatea?

Komunikabide baten bitartez jakin ahal izan genuen abuztuan Goierriko Itzulia egingo zela. Guretzako sorpresa izan zen. Jendea deika hasi zitzaidan eta nik ez nekien ezer ere. Gorka Garmendia zinegotziak Federazioarekin bilera zutela esan zidan eta bertaratu egin ginen.

Aldaketekin al dator?

Goitik beherako aldaketekin. Goierriko Itzuli honek ez du aurrekoekin zerikusirik. Kategoria aldatu dute, challange-a da, bi egunetan egingo da eta ez hirutan, eta txirrindulari eta epaileak gipuzkoarrak izango dira gehienak. Horrela gastuak gutxitu dituzte.

Proba egingo den albistea ona da, ezta?

Bai, jarraikortasuna izango du, nahiz eta goitik behera aldatuta etorri. Datorren urteari begira ohikoa berreskuratu nahiko genuke.





Zenbakia



214,90

Kilometroak. Lehenengo etapan 104,20 kilometro egingo dituzte 200 txirrindularik.

Kilometroak. Bigarren etapan 110,70 kilometro bete beharko dituzte.



 


 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Lehiaketa

Gabonetako XX. idazlan lehiaketa
URRETXU, Urretxu-Zumarragan - 2008-11-01

Erakusketa


ZUMARRAGA, Zelai Arizti kultur etxean - 2008-11-14

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa