
Berrikuntzekin datoz Zelai Arizti kultur etxeko tailerrak
Zumarraga
Zumarragan zein Urretxun ikasturte berrirako eskaintza handia jarri dute, arte eta diziplina ugari jorratzeko.
idoia luzuriaga
Iraila jardunaldi berriak hasteko garai aproposa dela eta, ikastaro eskaintza zabala kaleratu dute herrietako udal eta elkarteek datozen hilabetetarako. Kurtso gehienak urrian hasiko badira ere, izena irailean eman behar da, eta zenbaitek leku kontatuak dituzte. Horien artean iaz matxan jarritako Zelai Ariztiko tailerrak daude. Aurreko ikasturtean abian jarri zen ikastaro-sortan aldaketa batzuk egin dituzte gai aldetik kultura arduradunek, baina egitura berdina da.
Iraupena hogei ordukoa izango da kurtso guztietan, eta hasiera batean urritik abendura egingo dira. Interesatuak astelehenetik aurrera joan daitezke kultur etxera izena ematera eta 30 euroko kuota ordaintzera. Era berean informazio zabalagoa eskuratzeko ere hara jo daiteke.
Dantza ikastaroa
Zelai Ariztin bertan eman daiteke izena Juantxo eta Janire Urbietak emango duten dantza ikastarorako ere. Dagoeneko dantzari ugari pasatu dira fandangoa eta arin-arina dantzatzen ikasteko eskola horretatik, eta santaisabelak aukera ona izan dira haien jarduna jendaurrera ateratzeko. Urte berrian ere eskolak larunbatetan izango dituzte dantza ikasleek, Ispilla kiroldegian, arratsaldeetan.
Arte Ederrak
Sormen arloari dagokionez, Zumarragako Arte Ederren Eskolan haurrentzat zein helduentzat antolatuko dituzte taldeak. Matrikula hilaren 24an eta 25ean egin behar da. Urretxun pintura zein marrazketa ikastaroak emango ditu Aitor Etxeberriak, eta kultur etxean izen-emate epea irekita dago.
Urretxua Harizpiren eskutik larrua lantzeko ikastaroa hasiko da. Izena kultur etxean eman daiteke.
Taila gustuko dutenek datorren asteazkenean eta ostegunean joan behar dute Txiribiri elkartearen lokalera (18:00-20:00). Irailaren 24an hasiko da ikasturtea.
Tailerrak
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Antzerkia
Antzerki emanaldia
LEGAZPI, Latxartegi aretoan - 2008-11-21
Musika
Azaroan Musika Zikloa
LEGAZPI, Parrokian - 2008-11-22
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.