Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2009ko uztailak 4, Larunbata

Harpidetu zaitez!

Ginkana egingo dute Jardunaldi Integratzaileetan parte-hartzea sustatzeko

Urretxu

Zirkuitu moduan antolatu dituzte aurtengo jardunaldiak, lehia baino gehiago parte-hartzea bultzatzeko helburuarekin.

miriam luki

Irailaren 13an izango dira Urretxuko IX. Kirol Jardunaldi Integratzaileak Gernikako Arbola plazan. Ohi bazala, eguraldi txarra eginez gero Aldiri kiroldegira aldatuko dute bilgunea. Urola Garaiko gutxitu fisikoak biltzen dituen Eiluz elkarteko kide Joxe Jauregiren arabera, «aurtengoan jardunaldiak berritu egin ditugu, eta zirkuitu bat egin dugu joko desberdinekin». Berritasun horren helburua parte-hartzea sustatzea da. «Gazteek parte har dezaten bultzatu nahi dugu, helduak ahaztu gabe».

Jardunaldiak Urretxuko Udalak antolatzen ditu, Eiluz elkartearen laguntzarekin besteak beste. Aurtengo jardunaldien ardatza parte-hartzea izanda, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi Marian Ostizak agertu duenez «ikastetxeetara gutunak bidali ditugu bertako ikasleei jardunaldietan parte hartzeko gonbitea eginez».

Osatu duten zirkuitu horretan hamar joko egin ahalko dira: slalom-a, saskibaloia, dardoak eta boccia adibidez. Partaide guztiek hamar jokoak egingo dituzte; amaitzean sari bat egongo da guztientzat. «Lehenengo nor iristen den ez da garrantzitsua izango».

Jardunaldien iragarki-kartel lehiaketako irabazlea Sopelako Iratxe Maruri izan da.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

"Zumarragako txokoak"
ZUMARRAGA, Zelai Arizti erakusketa aretoan - 2009-06-19

Ospakizuna

XXII. Agostinho Memoriala
ORDIZIA, Ordiziako Gaztetxetik abiatuta - 2009-07-04

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

Lege Informazioa