Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2009ko uztailak 4, Larunbata

Harpidetu zaitez!

Fariñasek zinegotzi kargua hartu berri du

Zumarraga

Arbulu alkate ohiak bere kargua uztean zinegotzi izateari ere utzi zion, eta Fariñas zerrendako hurrengoa zen.

m. luki

PSE-EEko Fernando Fariñasek zinegotzi kargua hartu zuen herenengun Zumarragako udaletxean egindako ohiko osoko bilkuran. Mikel Serrano alkateak Fariñasen «gaztetasuna» azpimarratu zuen, besteak beste.

Anton Arbulu alkate ohiak bere kargua utzi zuenean zegokion zinegotzi aulkiari ere uko egin zion. PSE-EE alderdiak azken hauteskundeetara aurkeztutako zerrendan hurrengo Fariñas zegoen, eta berak hartu du kargua.

Herenegungo osoko bilkuran Bidaurreta Gain, Bidaurreta lorategi-hiria eta Eitzagari dagozkien behin betiko xehetasun azterketak aho batez onartu zituzten batzarrean ziren alderdiek.

Datorren astean ez ohiko osoko bilkura burutuko da, eta Udaleko batzordeen gaia landuko dute alderdiek.

 

Jasotako erantzunak:

1

2008-09-12

Zorte on Fariñas jauna! Eta nola ez baita Mikeli ere nere zorte eta zorionik handienak opa dizkiot hasi berri duen ibilbide honeta!

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

"Zumarragako txokoak"
ZUMARRAGA, Zelai Arizti erakusketa aretoan - 2009-06-19

Musika

Loretxe eta Fiachras taldeen kontzertua
ORDIZIA, Ordiziako Gaztetxean - 2009-07-04

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

Lege Informazioa