
Larunbatean hasiko da azken urteetan egin den Goierriko Itzulirik motzena
Goierri
Aurten bi eguneko iraupena izango du itzuliak, aurrekontu faltak eragindako murrizketen barnean.
Alex areizaga
Atzo goizean egin zuten Goierriko Itzuliaren aurkezpena Urretxuko udaletxean. Hasiera batean aurrekontua betetzeko diru faltagatik 27. itzulia egingo ez zela pentsatzen bazen ere, azkenean Gipuzkoako Federazioak bere gain hartu du aurtengo edizioaren antolaketa eta Goierri Kirol Elkartearen laguntzarekin. Aurkezpenean Urretxuko eta Zumarragako udaletako ordezkariak, Goierri elkarteko ordezkariak eta Gipuzkoako Tirrindularitza Federazioko lehendakari Jose Luis Arrieta izan ziren.
Hala ere, aldaketa batzuk izango dira aurten. Hiru egun beharrean bi egun iraungo ditu Itzuliak, eta kategoriaz jaitsiko da, challenge erakoa bihurtuz. Modalitate horretan lehen etapan erretiratzen denak aukera du bigarren egunean irteteko, nahiz eta itzuliaren azken garaipena eramateko lehian sartzerik ez duen.
19 taldek eman dute izena lasterketarako, eta 165 txirrindulari inguruk parte hartzea espero da. Etorriko direnen artean Anjel Madrazo dago, iazko Itzuliko txapelduna.
Itzuliak bi etapa izango ditu. Lehenengo egunean Zumarragan hasi eta Zumarragan amaituko da, 104,2 kilometro egin ondoren. Bigarrenean Urretxun hasi eta bukatuko da (110,7 kilometro).
Datorren urterako Goierriko Itzuliak betiko egitura berreskuratzea espero dutela nabarmendu du Jose Luis Arrieta Gipuzkoako Txirrindulari Federazioko lehendakariak.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Ikastaroa
Tenis ikastaroa
IDIAZABAL, Idiazabalen - 2009-06-29
Azoka
X. Garagardo Azoka
ORDIZIA, Ordiziako Beti-Alai pilotalekuan - 2009-07-02
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.